EPLE Euskal Ligako Eskuz Binakako Ohorezkoan
Bidezabal eta Aranguren, Txumuluxuetako Rekalde eta Meabe baino gehiago izan dira. Trinketeko esku huskakoan EPLEko Chiapuso eta Tabernaren arteko norgehiagoka; Chiapuso garaitu zen.
Aranguren eta Bidezabal txapelekin eta dominekin Zornotzan.EPLE Bikain EPLEko pilotariak asteburuan. Euskal Ligako Ezkuz Binakako Seniorren finalean Errenteria-Oreretako klubekoak izan dira irabazleak. Bidezabal eta Arangurenek Txumuluxueta klubeko Rekalde eta Meabe izan zituzten aurkari Zornotzako frontoian, eta bi jokoak irabazita, txapelak soinean eta dominak zintzilik egin zuten etxera buelta. Partzialak 10-8 eta 10-2koa. Lehenengo jokoan atzetik ibili ziren EPLEkoak 5-8 markagailuan, baina eutsi egin zioten partidari eta 5-0ko partzialarekin 10-8ra iritsi ziren bukaeran.
Bigarren jokoan, atzeko aldean ziur aritu zen Aranguren eta erremate guztietan asmatu zuen Bidezabalek. Pilota asko luzatu zuen, botean jokatuta. Bigarren joko horretan EPLEkoen nagusitasuna ageri-agerian gelditu zen. Tapleketa bikaina jokatu dute EPLEkoek eta txapela eta dominaz gain, Ohorezko Mailan aritzeko txartela ere irabazi dute. EPLEk gogora ekarri du Urmeneta eta Taberna ere aritu direla txapelketa horretan; Arangurenekin batera jokatu zituzten ligaxkako partidak.
Trinketean etxekoak eta taldekideak bi arerioak, Chiapuso eta Taberna. Gipuzkoako esku huskako txapelketa zuten jokoan eta Chiapuso gehiago izan zen, Taberna 33-40 irabazita. Aurreikusitakoa bete zen eta partida luze-gogorra jokatu zuten. Ordu eta 25 minutuko finala, denera. Partidak ordu betea eta 10 minutu bete zituenean, 31-31 zegoen markagailua, kantxan gertatzen ari zenaren erakusle garbia. Azken partziala 2-9koa Chiapusoren aldekoa, eta azken horren garaipena.
