Gipuzkoako Boxeo Txapelketaren finalerdiak, Beraungo frontoian
Team Latigo Boxing Klubak antolatu du udalaren laguntzarekin. Bederatzi borroka amateur jokatuko dituzte igandean, hilak 15.
Gipuzkoako Boxeo Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte igandean, hilak 15, Beraungo erabilera anitzeko pistan (frontoian). Team Latigo Boxing Clubak antolatu du boxeo jardunaldia, errenteriako Udalak lagunduta, eta denera, bederatzi borroka amateur egingo dituzte kategoria ezberdinetan, 65 kilotik hasi eta 80 kilora arte.
Igandeko hori jardunaldi erabakigarria izango da, boxeolariak finalerako sailkapen txartelaren bila baitoaz. Ikusleentzat, berriz, aukera paregabea izango da Gipuzkoako boxeo onenaz gozatzeko baita bertako kirolariei babesa emateko ere.
Ateak 17:30ean zabalduko dituzte, baita leihatila ere. Sarrerak, halere, aurrez ere eros daitezke Team Latigo Boxing Clubean, Ogiberri Claudian (San Marko kalea 11, behea) eta El Txoko de Mara tabernan (Bartzelona hiribidea 20, Donostia). Aldez aurretik 15 euro balio du, eta egunean bertan 20 euro.
