Korrikarako motorrak berotuko dituzte Trintxerpen
Larunbatean (hilaren 14an) Trintxerpeko Korrika kulturala egingo da, egun osoan zehar. Korrikaren etorrera berotzen hasiko dira.
24. Korrika gainean da. Egun gutxi geratzen dira euskararen aldeko lasterketa masiboa Pasaiara iristeko, eta etorrera hori berotzen hasteko, Korrika kulturalak egingo dituzte nonahi. Trintxerpeko Korrika kulturala larunbatean (hilaren 14an) izango da, eta jarduera mordoa prestatu dituzte egunaz gozatzeko eta egun handirako motorrak berotzen joateko. Sustatzaileek egun osoko programazioa ondu dute.
Trintxerpeko Korrika kulturala
Hilak 14, larunbata
- 11:00: Zumba, Azkuene parkean.
- 12:00: Haurrentzako jolasak, Serafin Esnaola plazan.
- 12:00: Sastakai txaranga, Azkuenetik hasita.
- 15:00: Bazkari autogestionatua, Gudari plazan.
- 17:00: Mutxikoak, Gudari plazan.
- 19:30: Muxutruk erromeria, Gudari plazan.
- 22:30: Guatekea, Gudari plazan.
