Antxotarrek festa giroan ospatuko dute Korrikaren etorrera
Larunbaterako (hilaren 14an) Korrika festa antolatu du Antxoko Korrika batzordeak. Sustatzaileek egun osoko programazioa ondu dute.
Antxotarrek festa giroan ospatuko dute 24. Korrikaren etorrera, Antxoko Korrika batzordeak antolatuta, Korrika festa egingo baita larunbatean (hilaren 14an). Sustatzaileek egun osoko programazioa ondu dute. 11:00etan, eta Papineko Gazteriak antolatuta, Haritz Irurtiak eta Julen Mogollonek Zer esaten digu historiak euskal mitologiari buruz? hitzaldia emango dute Kultur Etxean.
Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria egingo da Ibaiondo pilotalekuan. Sabelak bete ondoren, Topaguneak bingo musikatua egingo du, eta Txinparta taldearen laguntzarekin jolasak egingo dituzte. Bazkariko txartelak Txirrita AEKn eta Dani tabernan eskura daitezke, 18 euroan. Gaur (asteartea) da txartelak lortzeko azken eguna. Eguna jai giroan agurtzeko, Joselontxo’s txarangak barrutia girotuko du, 19:00etatik aurrera.
Antxoko Korrika festa
Hilak 14, larunbata
- 11:00: Zer esaten digu historiak euskal mitologiari buruz? hitzaldia Kultur Etxean. Hizlariak: Haritz Irurtia eta Julen Mogollon.
- 14:30: Herri bazkaria Ibaiondon. Bazkalostean, bingo musikatua eta jolasak.
- 19:00: Joselontxo’s txaranga.
