Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antxoko Musika Astea, ate joka

Pasaiako Musika Bandak antolatuta, aurtengo zikloa hilaren 15etik 22ra izango da, eta hiru emanaldi jasoko ditu.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/03/12

Pasaiako Musika Bandak, Pasaiako Udalak eta Pasaia Musikal Fundazioak Antxoko Musika Astea antolatu dute. Aurtengo zikloa hilaren 15etik 22ra bitartean izango da, eta hiru emanaldi jasoko ditu. Jose Maria Hernandez bandako presidenteak adierazi du Antxoko Musika Asteak 30 urte egin eta bere elkarteak mendeurrena bete ondoren, ziklo musikala “lehen eguneko ilusio berarekin” antolatu dutela.

Hiru hamarkadaz Musika Astea egitea barrutiarentzat albiste ona dela baietsi du Mikel Garcia Peñil Antxoko alkateordeak: “Zalantzarik gabe, horrenbeste urte kultura egutegian musika emanaldi sorta hau mantentzea albiste ona da Antxoko barrutiarentzat, eta baita Pasaiarentzat ere. Horrelako egitasmoek barrutiari bizia ematen diote, eta musika eta kultura herritarrengana gerturatzeko aukera paregabea dira”.

Garciaren ildo beretik, honakoa nabarmendu du Laura Ré Kultura zinegotziak: “Musika Astea bezalako egitasmoek argi erakusten dute Pasaian badagoela kultura bizia eta askotarikoa. Horregatik, udaletik lanean jarraituko dugu kultur jarduerak sustatzen eta herritar guztien eskura jartzen”.

Egitaraua

Antxoko Musika Astea hilaren 15ean (igandearekin) hasiko da, Leioa Kantika Koroaren emanaldiarekin. Kontzertua San Fermin elizan izango da, 18:30ean. Abesbatza 2000. urtean sortu zen, Leioako Udal Kontserbatorioan, eta, egun, 10 eta 18 urte arteko gazteek osatzen dute taldea.

Zikloak datorren asteburuan izango du jarraipena. Hilaren 21ean Irungo Nayade abesbatzak kontzertua eskainiko du San Fermin elizan, 20:00etan. 1997an sortua, 30 abeslari inguruk osatze dute taldea.

Musika ardatz duen zikloa hilaren 22an itxiko da, Trintxerpeko Ilunbe Musika Bandaren emanaldiarekin. Kontzertua Biteri plazan izango da, 13:00etan. Euria egingo balu, Ibaiondo frontoira lekualdatuko lukete saioa.

Jose Maria Hernandezek eskerrak eman dizkio Pasaiako udal gobernuari kultur jardueretan udala eta Pasaia Musikal bidelagun eta babesle izateagatik. Horrez gain, eskerrak eman dizkio San Fermin elizari, eta pasaitarrak Musika Astearen kontzertu eta jarduerez gozatzera gonbidatu ditu.

Antxoko Musika Astea

Hilak 15, igandea

  • Leioa Kantika Koroa.
  • Ordua: 18:30ean.
  • Tokia: San Fermin elizan.

Hilak 21, larunbata

  • Nayade abesbatza.
  • Ordua: 20:00etan.
  • Tokia: San Fermin eliza.

Hilak 22, igandea

  • Trintxerpeko Ilunbe Musika Banda.
  • Ordua: 13:00etan.
  • Tokia: Biteri plazan. Eguraldi txarrarekin Ibaiondo frontoian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.