Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Eguzki: "Noiz hasiko dira saneamenduko lanak?"

Hilaren 3an Donibaneko saneamenduaren proiektuaren egoera jendaurrera eraman zuen udalak. Eguzkik adierazi du "eskertzekoa" dela herritarrei gaien berri ematea, baina talde ekologistak argi du bizilagunek "ziurtasunak" behar dituztela.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/03/12

Donibaneko saneamendu proiektuaren berri emateko eta herritarren iritziak jasotzeko, Pasaiako Udalak informazio bilera ireki bat egin zuen hilaren 3an. Eguzki Talde Ekologistaren arabera, proiektu berria “oso aurreratua” dago eta bukatu ondoren udalak jendaurrean jarriko du. Fase hori gauzatuta, hitzarmen bat sinatuko da lanak finantzatzeko. Azkenik, obrak lizitatzeko eta esleitzeko prozedura irekiko da.

Faseetako epeak oso zehatzak izan ez zirela adierazi du Eguzkik, eta lanen hasiera urte bukaerarako kokatu zutela gaineratu du talde ekologistak. Xehatutako prozedura hori ere aurrez errepikatu izan dela jakinarazi du Eguzkik: “Proiektua idaztea edo finantzaketarako hitzarmena egitea. Baina errealitate gordina da ingurumenerako, sentikortzat jotako eremu bateko uraren kalitaterako eta pertsonen osasunerako ezinbesteko azpiegitura bat oraindik ere eta bete gabeko promesa askoren ondoren, oraindik ez dela hasi ere egin”.

Eguzki bat dator bilera irekian bizilagunek erakutsitako “asperraldiarekin” eta “mesfidantzarekin”, gaiari buruz dagoen “kronologia zabalak berretsi egiten baititu sentimendu horiek”. “Adierazi zen bezala, aurreko aldietan lanak hasteko urrats guztiak agortu ziren, obrak hasteko datak agindu ziren, baina, egia esan, 2007an Esther Larrañaga sailburuak saneamendurako lanak martxan zeudela eta lehentasuna zutela iragarri zuenetik, eta Pasaiako Udaleko EAJk eta PSEk Eusko Jaurlaritzak obrak 2018an hasteko data eman ziela adierazi zutenetik, gaur egun ez dago saneamenduari buruzko obra arrastorik”, baietsi du Eguzkik.

Talde ekologistak adierazi du “eskertzekoa” dela herritarrei zuzenean eragiten dieten gaien berri ematea, baina gai honetan, “hainbeste denbora galdu ondoren, herritarrek ziurtasunak behar dituzte”. “Obrak behingoz hasiko direla bermatu behar zaie, eta hori ez zen gertatu. Hori dela eta, beste ez betetze berri baten zalantza giroa sortu zen. Eta zoritxarrez hala bada, erantzukizunak eskatuko al dira behingoz?”, hausnartu du Eguzkik.

Erlazionatutako edukiaDonibaneko saneamendu proiektuaren egoera jendaurrean da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.