Euskal feminismoa jorratuko du Naia Torrealdaik
Idazleak 'Amaieratik hasi. Euskal Feminismoa, aldaketarako paradigma' liburua aurkeztuko du bihar Donibaneko Kultur Aterpean, 18:30ean.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Naia Torrealdaik Amaieratik hasi. Euskal Feminismoa, aldaketarako paradigma liburua aurkeztuko du bihar (hilaren 13an) Donibaneko Kultur Aterpean, 18:30ean. Ondoren, solasaldia egingo da, liburuaren gogoeta pertsonal eta kolektiboak partekatzeko. Topaketaren helburua da minak politizatu eta emozio kolektiboetatik abiatuta, askatzaileak izango diren proposamenak eta jarduteko bideak iradokitzea.
