Euskara Gara eguna larunbatean, ekitaldiz josia
Antolatutakoen artean herri bazkaria eta lekuko hartzeen aurkezpena.
22 Korrika Errenteria-Oreretan. Euskara Gara eguna antolatu du korrika batzordeak larunbaterako. Horren barruan ekitaldi andan izango dira eguerditik hasi eta arratsera arte. 12:00etan hasiko da 24. Korrikarako prestatzen hasteko egunaren egitaraua Baserriko porrusalda kale antzerkiarekin, Foru plazan. eremu berean izango da Korrika tonbola ere. Ordu berean abiatuko da ere kantujira, Herriko Plazatik herriko kaleak doinuz betetzeko.
Jaiaren epizentroa Zumardian kokatu dute; 13:00etan zabalduko dute bertan kokatuko duten karpa, eta dozenaka lagun bilduko dira espazio horretan bertan mahaiaren bueltan herrira bazkarira. Hitzordu garrantzitsua 16:00etakoa; orduan jakinaraziko du Korrika batzordeak lekuko hartzaileak zeintzuk izango diren.
Bingo musikatuak emango dio segida egunari karpan bertan, eta ondoren, DJ jotatxok jarriko ditu dantzan guztiak.
Bazkariaren txartelak salgai dira Xenpelar AEKn, Arkaitzan, eta Bixigarrin.
