Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Prestatu elastikoak, zartaginak eta erratzak; hemen dira Lezoko Herri Olinpiadak

Asteburuan hasiko dira aro berriko Lezoko Herri Olinpiadak. Ostiralean taldeen aurkezpena egingo dute, eta larunbatean dira lehen probak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/03/12

Lezoko Herri Olinpiaden aro berria hemen da. 1990ko hamarkadaren hasieran ereindako horrek segida izango du asteburu honetatik aurrera. Herritarren arteko elkar ezagutza, kohesioa, herrigintza eta euskararen erabilera sustatzea dago egitasmoaren oinarrian, nola ez, ongi pasatzen. Irribarre batekin. Aurten berreskuratutako Lezoko Herri Olinpiadak lau egunekoak izango dira, lehena larunbatekoa; aurretik, bihar (ostirala), taldeen aurkezpena egingo dute 20:30ean pintxo-pote giroan Tiñelu ondoko plazan edo Azkena taberna ondoko arkupetan (eguraldi txarrarekin).

Arrakasta. Lezoko Komite Olinpikoak hala definitu du aro berriko lehen deialdia. Izan ere, hamar taldek eman dute izena jada parte hartzeko, 100 pertsona mugiaraziko dituzte Herri Olinpiadek. Euren berri ostiraleko aurkezpenean emango badute ere, egitasmoaren sare sozialetan jada ikus daitezke taldeak, eta taldekideak. Taldeen artean gehienak gazteenak badira ere, badira 199oko hamarkada horretan izan zirenetako batzuk, eta besteren baten esperoan daude. Honakoak, orain artean apuntatu diren taldeak: Sugarrak, Bidea Gara, Perretxikuak, Al-Dekhflipau, Beatzi Gau, Errefusa, Pronponpon, 2 Kaña, Kosto de Marfil, eta Lez Go!.

Lehen egun olinpikoa, aurkezpenaren ondoren, larunbatekoa (hilaren 14koa) izango da. 10:00etan Koldobike Gezala pilotalekuan agertzeko eskatu diete momentuz izena emana duten hamar taldeei. Elastikoak, bi zartagin, eta partaide bakoitzeko erratz bana eramateko eskatu diete. Izan ere, Komite Olinpikoko kideek aurrez taldeei ez diete esan zer proba egin beharko dituzten, sorpresa da hori. Probak egiteko lekura iritsi, eta horiekin aurrez aurre topatuko dira taldeak aurretik deus ere jakin gabe.

Larunbatekoa lau eguneko olinpiaden lehena da. Hurrengo jardunaldiak apirilaren 25ean, maiatzaren 16an, eta ekainaren 27an izango dira. Ekaineko hori final handia da, eta hara ordura arte punturik gehien lortu dituzten lau taldeak iritsiko dira.

 

Erlazionatutako edukiaLezoko Herri Olinpiadak: lau hilabete, lau egunLezoko Herri Olinpiadak, bueltan?
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.