M17-ko greba orokorraren gaineko saio berezia Zintzilik irratian
Irratsaio berezia 10:00etatik 14:00etara egingo du Oreretako irrati libreak.
Txupinazo festa egingo du Zintzilik Irratiak hialren 21ean, txupinazoaren zuzeneko emanaldiarekin. Irratsaio berezia egingo du Zintzilik Irrati libreak Martxoaren 17an, egun horretarako sindikatuek deitua duten grebaren jarraipena egiteko.
Saioa 10:00etatik 14:00etara egingo dute eta FM 100 frekuentziaren bidez edota irratiaren webgunetik (klik hemen) jarraitu ahalko da. Zintzilik irratiak herritarrei dei egin die hilaren 17ko informazioa jarraitzera, mobilizazioen berri izateko, baita irratsaioan aktiboki parte hartzera ere.
