Oarsoaldeko itzuliaren hirugarrena antolatu du Urdaburuk
Jaizkibelgo paradore zaharreko zabalgunetik abiatuko dute bidea, eta Jaizkibelgo gailurretik, Gaintxurizketatik, eta Gurutzetik pasa ondoren, Pikoketan bukatuko dute.
Oarsoaldeko itzuliaren hirugarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 21erako. Jaizkibelgo paradore zaharreko zabalgunetik abiatuko dute bidea, eta Jaizkibelgo gailurretik, Gaintxurizketatik, eta Gurutzetik pasa ondoren, Pikoketan bukatuko dute ibilaldia. Ibilaldia denera, bost ordukoa izango da.
Zeharbidearen xehetasun guztiak kontsultatzeko klikatu hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:35ean Lintzirinen hotela atzetik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo egun eta ordu horietan 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu. Online ere egin daiteke izena ematea galdetegia beteta (klikatu hemen). Nahiz eta jai eguna izan eta bulegoa itxita egon, izena emateko azken eguna osteguna izango dela jakinarazi dute, hilaren 19an, 21:00etan.
