Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pasaiako kirola, bizi-bizi eta erreferentez beteta

Pasaiako Kirol Gala egin zuten atzo Donibanen, kiroletik herrigintzan lanean ari direnei oles egin, eta lorpen nabarmenenak saritzeko.

Galaren bukaeran talde argazkia atera zuten.Pasaiako Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2026/03/12

Pasaiako Kirol Gala egin zuten atzo Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Pasaiako Udalak antolatutako ekitaldian beste behin garbi gelditu zen kirola, kirol taldeak, eta kirolariak udalerriaren egunerokoan garrantzitsu direla, eta lor daitezkeen lorpen edo garaipenetatik harago, kirolari lotutako herria dela Pasaia. Bizi-bizi dago kirola, eta erreferente asko ditu. Osotara, hamabost kirolari edo eragileri egin zieten aitortza atzokoan.

Luisma Laboa kazetari sanjuandarrak gidatu zuen gala. “Diziplina, elkarkidetza, laguntasuna, taldean lan egiten ikastea… hori guztia eta gehiago da kirola. Pasaian horretaz jakin badakigu; izan ere, kirolari handiak, kirol talde ezin hobeak eta, oro har, kirola maite dugun sare handi bat dugu gure udalerrian”, azaldu zuen sarreran.

Haren ondoren, Teo Alberro alkatearen hitz tartea izan zen. Agintariak azaldu zuen kirola eta herria batera doazen kontzeptuak direla, eta kirol jardueran aritzen direnak, herrigintzan ere ari direla: “Plazan, kiroldegian, itsasoan edo zelai batean egiten den lan horren bidez eragin egiten da. Diskurtsoetan, harremanak izateko moduetan, hizkuntzetan, errespetuan, elkarlanean, berdintasunerako logiketan… Horregatik, gure konpromisoa da kirola indartzen jarraitzea herri euskaldunago bat, berdinzaleago bat eta inklusiboago bat eraikitzeko”.

Julen Rodriguez Kirol zinegotziak ere izan zuen zer esan. Azaldu zuen bere sailetik kirola eta jarduera fisikoa herritar denen eskura jartzeko zereginean ari direla, kirola demokratizatzeko saiakera egiten ari direla: “Horrek esan nahi du kirola ezin dela instalazio, makina edo material jakin batzuetara bakarrik mugatu. Ariketa fisikoa gure esku egon behar da kalean edonorentzat eta edozein unetan, eta adinak edo egoera ekonomikoak ez du eragotzi behar ariketa egin ahal izatea. Horregatik ari gara kirola espazio publikora eramaten”.

Jarraian, izen-abizen propioen txanda iritsi zen. Aitortzarako unea era batera edo bestera Pasaian, Pasaiatik, edo udalerriaren izenean kirol arlotik eragiteagatik. Hasteko eta behin, Jose Maria Mondelo (futbola), Ramon Illarregi (mendia, zendu zen) eta Eusebio Miranda (atletismoa) gogoan izan zituzten, euren bizitza ibilbidean jarduera fisikoaren eta kirolaren sustapenean egindako lanagatik, beraz, herrigintzan kiroletik aritzeagatik.

Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteko zuzendaritza ohiari (2011-2025 urteen artean izan ziren klubaren gidaritzan) oles egin zieten, urte horietan kirol elkartea bizirik mantentzeko egin duten ahaleginagatik. Kirolaren herri sustapenak ere izan zuen tokia atzoko galan, eta Antxoko makina bio-osasungarrietan jarduera fisiko autogestionatuaren gidari izan diren Miguel Gallegori (zendu zen) eta Koldo Etxezarretari aitortza egin zieten.

Arrauna tradizio handia duen kirola da Pasaian. Familia askotan belaunaldiz belaunaldi transmititu da kirol horrekiko pasioa. Horren eredu bat eraman zuten atzokoan oholtzara: Donibaneko Gereño familia omendu zuten. “Donibanen badago abizen bat itsasoarekin eta arraunarekin estuki lotuta dagoena: Gereño abizena, hain zuzen. Gereñotarrei egin nahi diegu aitortza. Tomas, Leoncio eta Frantzisko Gereño anaiek ekin zioten tradizio horri, eta gaur egun beraien oinordekoek  horretan jarraitzen dute: Anartz, Basagaitz, Maddi, Laia eta Anertz. Arraunketaren ondarea babestuta dago, beraiek arraunari dioten maitasunari esker”.

Segidan, hizkuntzari eta generoari buruzko bideo bat proiektatu zen. Izan ere, kirol esparruan generoaren eta hizkuntzaren gaiak ikertzeko eta horietan guztietan eragiteko Pasaiako Udalak ikerketa parte-hartzailea egitea proposatu zuen 2023an. Bertan, herriko zenbait klubek parte hartu zuten.

2025ko lorpenak
Aitortzen ondoren, iaz herriko kirolariek eta taldeek izandako lorpen esanguratsuenei balioa eman zieten, hainbat arlotan sariak ematen.

Lehenik, bi kirolariri aitortza egin zitzaien, 2025. urtean izandako lorpenengatik:
• Markel Amat Baztarrika: gaztetatik hasi zen eskrima edo sable  kirol diziplinetan sanpedrotarra. Donostiako Fortuna Kirol Elkartean  aritzen da kirol hori praktikatzen. Euskadi eta Espainiako txapelduna da, eta 63. postua lortu zuen 2025eko abenduan Alemanian izandako Munduko Kopan.
• Nora Lopez Agirreurreta: piraguismoan etorkizun handia duen kirolaria da, iaz, Frantziako Munduko Junior txapelketan 5. postua lortu zuen. Bideo bidez eskertu zuen saria, nazioarteko lehia batean dagoelako.

Taldeen lana ere goretsi zuten:
• Donibane-Koxtape Arraun Elkarteko senior neskak: Euskotren ligara igotzeagatik.
• Donibane Eskubaloia gizonezko seniorrak: Euskal Ligara igotzeagatik.
• Sanpedrotarra Arraun Elkarteko kadete mutilak: Gipuzkoako txapeldunak trainerilletan.
• Sanpedrotarra Areto Futboleko gizonezko senior taldea: bigarren mailara igotzeagatik.

Iaz egindako lan bikainagatik, beste 2 kirolari eta talde bat nabarmendu ziren:
• Ander Aramendi Aginaga: 20 urteko sanjuandarrak garaipen eta errekor asko lortu ditu atletismoan 2025ean zehar. Gaur egun Irungo BAT kirol elkartean dihardu eta 2026. urtea oso gogor hasi du, Mitxintxola igoeran errekorra eginez, esaterako. Bere familiak sorpresa eman zion bideo bidez.
• Maialen Iñurrategi Arrillaga:  Jiu-jitsu kirol diziplinan garaipen ugari izan ditu Donostiako Stealch BJJ taldean parte hartzen du. Iaz, Lisboan ospatutako Europako Txapelketan urrezko domina irabazi zuen, adibidez.
• Koxtape Arraun Elkarteko Gazte Mailakoak (trainerillak):  Espainiako txapeldunak izan ziren iaz Galizian ospatutako frogan.

Sari guztiak eskuan, gala bukatzeko talde argazkia atera zuten denek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.