Xuxa Urkiaren omenezko estropada jokatuko dute 80 ontzik, Oiartzun ibaian
Larunbatekoa, Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldia izango da. Eguerdian hasiko da estropada, 12:00etan, eta Oiartzun ibaia batelez eta kolorez beteko dute parte hartzaileek.
Hibaikak antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako 9. jardunaldia jokatuko dute igandean Oiartzun ibaian. Hibaikak antolatuta Xuxa Urkiaren omenezko batel estropadaren hamargarren ekitaldia lehiatuko dute larunbatean, hilak 14. Eguerdian hasiko da estropada, 12:00etan, eta Oiartzun ibaia batelez eta kolorez beteko dute parte hartzaileek. Larunbateko hori, Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldia izango da.
Denera 11 arraun klubetako 80 ontzi ariko dira, erlojupean, Oiartzun ibaian. Horietatik 51 emakumeek osatutako eskifaienak izango dira, 25 gizonenak eta lau, berriz, mistoak. Kategoriaka, promesa neskena da talderik handiena, 21 ontzi lehiatuko dira. Oarsoaldeko ordezkaritzari begira berriz, Haur Mailan nesketan San Pedro eta Hibaikaren bina ariko dira, eta San Juango bat; mutiletan, San Juan eta Hibaikaren ontzi bana.
Promesa Nesketan Hibaikako eta San Juango bina ariko dira lehian; mutiletan, San Juango eta San Pedroko bana, eta Hibaikako 2. Gazte Mailan, emakumeetan, San Pedro eta San Juango ontzi bana, eta Hibaikako 3 lehiatuko dira; eta mutiletan, San Juango hiru, eta San Pedroko eta Hibaikako bana.
Absolutu Mailan emakumeetan, San Juango bi ontzi, eta gizonetan, San Juango eta Hibaikako bana. Mistoei dagokionean promesetan ontzi bana izango dute ordezkari San Juanek eta Hibaikak.
Errenteria-Oreretako arraun elkarteak herritar guztiak deitu ditu estropada bitartean Oiartzun ibaiaren bi aldeetara joatera, “arraunaz gozatzera” Hibaikako arraunlariak animatzen dituzten bitartean, «ahal dela arraun taldearen jantzi eta koloreak soinean dituztela». Argi du Hibaikak ezinbestekoa dutela kategoria guzti-guztietako arraunlariek zaleen babesa.
