Euskadi etorbideko txorkoetan dauden baldosak konpontzen ari dira
Hamalau zuhaitzen inguruko baldosak altxatu edo apurtu dituzte sustraiek, eta arriskutsu bihurtu dira oinezkoentzat. Lanek bi asteko iraupena izango dute.
Trintxerpeko Euskadi etorbidean dauden hainbat txorkoren inguruko baldosak konpontzen ari da Pasaiako Udala. Hamalau zuhaitzen inguruko baldosak altxatu edo apurtu dituzte zuhaitzen sustraiek, eta arriskutsu bihurtu dira oinezkoentzat.
Herritarren segurtasuna bermatzeko, eremu horiek konpondu eta baldosak jarriko dituzte datorren bi asteetan. Lan horiek, baina, eguraldiaren menpe egongo direla adierazi du udalak. Jarduketa horietara 9.970,40 euro bideratuko ditu udalak.
