Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
24 Korrika

Euskararen sareak josita

Ahalegin bizia, Euskal Herrira bizitzera heldu eta euskara hautatzen dutenena; baita etendako transmisioa irauli nahi dutenena ere.

Korrika Irundik 23 ekitaldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/03/13

Bolivia, Argentina, eta Kolonbiatik heldu ziren Euskal Herrira. Arrazoi ezberdinek ekarri zituzten, eta euskararen existentziaren berri ez bazuten ere euren jaioterrietan, aurrez aurre aurkitu zuten Euskal Herrira heldu zirenean. Euskara bera eta euskal kultura gertutik ezagutzeko eta bere egiteko saiakera bizia egiten ari dira orain hiruak, euskalduntze prozesuan murgilduta ari dira urratsez urrats hasieran arrotz zuten hizkuntza ezezagun hura bere egiteko, eta aldi berean, euskararen herriaren parte izateko.

Boliviatik etorri zen Rosmary Ochoa Calleja duela 17 urte. Iritsi zen unean bertan izan nuen euskararen berri, baina Korrikaz hitz egiten euskaltegian entzun zituen lehen aldiz orain dela hiru urte, «orduan erabaki nuen euskara ikasten hastea eta euskaltegian izan nuen Korrikaren berri, euskara babesteko korri egiten zela». Bi urte eta erdi daramatza euskara ikasten; ez dela erraza dio, eskolak eta lana uztartzea zail izaten dela, «baina saiakera bizia egiten dut saioetara joateko». Oiartzunen ari da gaur egun lanean, eta bertan ari da euskara ikasten, Intxixu AEKn: «Aurretik Araman izan nintzen lanean, eta ohartu nintzen euskara lanerako zein integraziorako garrantzitsua dela. Han denek egiten zuten euskaraz, eta Oiartzunen ere euskaraz egiten da. Ez didate inoiz eskatu euskara jakitea lan egiteko, ez naute derrigortu, baina uste dut garrantzitsua dela euskara jakitea, lanean ari naizen pertsonekin komunikatzeko, haiek ulertzeko. Lanaz harago, kuriositatea ere piztu zidan hizkuntzak haren berri izan nuen une beretik».

«Ez didate inoiz eskatu lanerako euskara jakitea, baina uste dut garrantzitsua dela»

Rosmary Ochoa Calleja, Euskara ikaslea

Euskalduntze prozesuan irakasleek jokatzen duten papera jarri du nabarmen Ochoak: «Garrantzia handia du, irakasle bakoitzak bere irakasteko eredua du, eta bakoitzak zerbait ezberdina transmititu dit. Oraintxe dudan irakaslearekin oso gustura nago, euskararen zirrikituak ulertzen laguntzen ari zait».

Jakin badaki berezia dela Korrika, mundu bat mugitzen duela euskararen alde, erraldoia dela, baina ez daki aukerarik izango ote duen parte hartzeko, «lanarengatik». Euskararekin harremana ere badu euskaltegitik eta lanetik kanpo. «Hiru iloba ditut, Bizkaian bizi dira eta primeran egiten dute euskaraz. Haiekin praktikatzen dut eta laguntzen didate». Argi du euskararekin duen helburua: «Hizkuntza ulertzea. Jende euskaldunarekin ari naiz lanean azken aldian eta zertxobait ulertzen badiet ere, bide luzea dut aurretik. Arinago aritu nahi dut haiekin hitz egiten dudanean, baina horretarako oraindik bidea falta zait».

Prozesuarekin pozik

Argentinako Kordobatik heldu zen Euskal Herrira Giuliana Gavilan Shula, eta Lezon bizi da gaur egun. Bertan ari da euskalduntzen, Oroitzene AEK euskaltegian. Hiru urte eta erdi daramatza Euskal Herrian, eta iazko urrian hasi zuen bidea euskaltegian. Korrika zer den euskaltegian bertan ikasten ari da. «Badakit bi urtean behin egiten dela euskararen alde, Euskal Herria ia osorik zeharkatzen duela, eta ez duela etenik egiten bidean, hamar egunez gau eta egun korrika emango dutela euskararen alde». 24. Korrikan parte hartzea izango duen itxaropena du, baina ezin ziurtatu, «kirolaria naiz eta astebete hemen ematen dut eta beste bat kanpoan, ez dakit bertan izango naizen; gustatuko litzaidake».

«Ateak zabaldu dizkidate neu hemen izateko; nik ere egin behar dut ekarpena»

Shula Gavilan, Euskara ikaslea

Euskara ikasteko hautua behin Lezora helduta egin zuen: «Donostian izan nintzen bizitzen aurretik eta han ez nuen sentitu beharra, gaztelaniaz arituta lasai moldatzen nintzen edonon. Gaur egun Lezon bizi naiz eta herrian bertan, zein nire inguruan, askoz ere gehiago entzuten dut euskara, gustatu egiten zait jendea euskaraz entzutea, bertako kultura ere mantentzen dela ikustea. Lagunak eta bikotekidea euskaldunak dira, gainera. Haiek ateak zabaldu dizkidate neu hemen izateko, eta nolabait, sentitzen dut nik ere egin behar dudala ekarpena, euskara ikasi eta komunitatearen parte izateko».

Ikasketa prozesua nola daraman galdetuta, zintzotasunez erantzun du: «Zaila egiten ari zait euskara ikastea, batez ere hasiera izan zen gogorragoa. Orain, sei hilabete pasata, pixkanaka aldaketak sumatzen hasi naiz, eta pozik bizi dut prozesua».

Motibazioa, gako

Euskalduntze prozesu betean ari da ere Marcelly Palacio Garrido kolonbiarra. Bera ere, Gavilan bezala, duela hiru urte heldu zen Euskal Herrira eta Errenteria-Oreretan bizi da. Iazko urrian hasi zen bera ere euskaltegian, Xenpelar AEKn. «Errenteriako Udalaren gutuna jaso nuen buzoian. Euskara ikastea garrantzitsua zela esaten zuen bertan. Etxetik hurbil dut euskaltegia eta aurrematrikula egitera joan nintzen une horretan».

Urratsa iaz egin bazuen ere, euskararen interesa heldu eta berehala piztu zitzaiola adierazi du Palaciok: «Batez ere nire bikotekidea euskalduna delako, bertan jaioa da, eta berekin harremana hasi nuenetik euskara eta euskal kulturaren berri izan dut». Bikotekidea arrazoietako bat izan da euskarara gerturatzeko, baina ez, ordea, bakarra. Ochoa bezala, adineko pertsonekin ari da lanean Palacio, eta sinistuta dago askoz errazagoa dela haiekin aritzea euren hizkuntza ulertuta: «Pozgarria da haientzat euskaraz hitz egiteko aukera izatea. Hori beste bultzada bat izan da euskara ikasteko. Arrazoi askok eraman naute euskara ikasteko prozesura».

«Euskara ikastea ez da zaila, motibazioa baduzu; beste hizkuntzetatik ezberdina da»

Marcelly Palacio Garrido, Euskara ikaslea

Motibazioa jarri du erdi-erdian Kolonbiatik heldutakoak euskara ikasteko gako gisa: «Ez zait zaila egiten ari euskara ikastea, ez da zaila motibazioa baldin baduzu, baina bai aldrebesa [barrezka]. Gaztelania eta ingelesa dakizkit, eta logikaren bat bilatzen saiatzen naizenero, beste hizkuntzez dakidana ahazteko esaten dit irakasleak, euskarak ez duela zerikusirik horiekin. Euskara ezberdina da, baina ez zait zaila iruditzen, motibazioa behar da».

Sei hilabete daramatza euskaltegian, eta dagoeneko nabaritu du kaletik doanean entzuten dituen elkarrizketetako hitzak ulertzen dituela, «musika ere euskaraz entzuten dut orain, eta esaldi batzuk ulertzen hasi naiz, badakit zer dioten». Erosketa egiteko garaian ere egin du jauzia, eta dakiena erabiltzen saiatzen da egunerokoan, «kaixo, egun on, eta halakoak esaten ditut, eta gauzak euskaraz eskatzen ditut».

Korrikaren berri Euskal Herrira heldu bezain pronto izan zuen, «bikotekidearen lagunen bidez jakin nuen eta galdezka aritu nintzen. Jakin badakit euskararen erabilera sustatzea duela helburu, eta bitartekoak lortzea euskalduntzearekin jarraitzeko». 24. Korrika ate joka denean parte hartzeko aukera duen galdetuta penaz erantzun du ezetz, «lesioa dut bizkarrean eta ezin dut korri egin. Hala ere Errenteriatik pasatzen denean ikustera joango naiz, hori seguru!».

Transmisioa etenda

Euskal Herrian jaioa da Mikel Manterola Iglesias, Donostian bizi da eta aurten hasi da Antxoko Txirrita AEK euskaltegian euskalduntzen. Euskara ikastea erabaki du, bere hizkuntza delako: «Aita baserrikoa da, baina lotsagatik, euskara abarkadunen hizkuntzatzat jotzen zelakoan, ez zidan hitz egiten. Pena da, baina euskara ez dut txikitan etxean jaso, eta beti izan dut nahigabe hori, euskaraz aitarekin hitz egiteko aukerarik eduki ez izana. Aurten lan ordutegiak eta eskolak bateratzea izan dut, eta hasi naiz euskara ikasten».

Ez da lehen aldia. Beste bi saiakera eginak dituela aurretik, eta bertan behera utzi zituela aitortu du, «arrazoi ezberdinengatik ezinezkoa izan nuen jarraitzea, ez nengoen zentratua-eta; aurten oso gustura nago AEKn». Zaila ez, baina gogorra egiten ari zaiola dio: «Frustrazio pertsonal kontu bat dela esango nuke. Nahi dut ikasi, baina ez noa nahiko nukeen erritmoan, eta lana eta ikasketak uztartzea kosta egiten da. Hiru egunetan egiten ditut saioak, bi ordu eta erdikoa bakoitza, eta batzuetan kosta egiten da erritmoa mantentzea, nekearengatik».

«Baserrikoa zen aita baina ez dut jaso euskara etxean, eta beti izan dut pena hori»

Mikel Manterola Iglesias, Euskara ikaslea

Betidanik ezagutzen du Korrika Manterolak, eta 24. ekitaldian parte hartuko du. Aurretik ere izan da Korrikaren gaineko argazki eta bideo erreportajeak egiten. «Ez naiz Antxon izango lan kontuengatik, baina Donibane Garazin izango naiz, eta bide batez Youtuben dudan kanalerako bideoa egingo dut». Euskara ikastera animatu du Manterolak, «nire hizkuntza delako egin dut nik euskara ikasteko hautua, euskararen atzean antzinako kultura bat dago, ez dakigu nondik datorren, baina haren parte gara».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.