Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
24 Korrika

Lehen kilometroak Oiartzunen dira

Korrikako bi furgonetak eta horiek eramango dituzten gidariak Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean prestatzen dituzte. Orain azken ukituekin ari dira, eta igandean gidatze probak egingo dituzte, Atharratzen dena prest izateko.

Mikel Del Val Garcia
Oiartzun
2026/03/13

Korrika gainean da. Hilaren 19an hasiko da Atharratze eta Bilbo lotuko dituen euskararen aldeko lasterketa masiboa. 11 egunez milaka eta milaka pertsonak Euskal Herri osoko errepideak bere egingo dituzte euskararen aldeko aldarriak lau haizetara zabaltzeko. Baina ikusten dena ikaragarria izan arren, tamaina horretako ekitaldi bat ez da ezerezetik sortzen, eta lan handia dago atzean hura egikaritzeko. Lasterkarien zangoak eta furgoneten motorrak datorren ostegunean martxan jarriko badira ere, Korrikako lehen kilometroak Oiartzunen egiten dira, bertan prestatzen baitituzte furgonetak eta horiek eramango dituzten gidariak.

Lasterketak bi furgoneta izango ditu, eta horiek Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean gaitzen dira. Matu Urkia da furgonetak prestatzen aritzen den hogei kideetako bat. Aurtengoa 24. Korrika izango da, eta Urkia zortzigarrenean hasi zen ibilgailuak prestatzen, 1993an. Hiru hamarkada baino gehiago daramatza furgonetak gaitzen, eta adierazi du zereginak egokitzen joaten direla urte batetik bestera. «Eboluzio bat egon da. Orain sofistikatuagoa da dena», aitortu du Urkiak.

Furgonetak alokatu egiten dituzte, eta Urkiak jakinarazi du modelo bera edo antzekoa hartzen saiatzen direla, altzariak eta armairuak hobeto sartzeko. Furgonetak gaitzeaz arduratzen direnek hilabete inguru ematen dute zeregin horretan. Orain buru-belarri ari dira azken ukituekin, hilaren 18an joango baitira Atharratzera, 19an Korrika hasteko. Ordurako dena prest izan behar dute, motorrak piztu eta lasterkarien bidelagun izateko. Lasterketa bukatu ondoren, furgonetak desmuntatu egingo dituzte, horiek itzultzeko.

Furgonetak gaitzeaz gain, gidariak ere Oiartzunen prestatzen dituzte. Furgoneten arduradunak eta gidariak bi taldetan banatzen dituzte, eta horiek guztiek probak egingo dituzte igande honetan (hilaren 15ean) Ugaldetxo industrialdean. Urkiak baietsi du furgoneta bat gidatzea ez dela kotxe bat eramatea bezala, ibilgailu horrek 6-7 metro inguru baititu, eta bihurguneak ezberdin egin behar dira. Horrez gain, gidari guztiek sorospen ikastaro bat egin dute, eta furgoneta guztiek desfibriladore bat izango dute. 

Gidarien zereginak
Maika Tameron errenteriarra 2013an hasi zen Korrikako gidari gisa. Urkiaren bidez murgildu zen zeregin horretan, hark animatu baitzuen bolantea hartu eta Korrikan parte hartzera. Korrika, gainera, «asko gustatzen» zaiola eta gidari izatea «oparitxo bat» izan dela aitortu du Tameronek. Aurten ez da gidari gisa arituko, baina azken asteburuan edo egun solte batzuetan Korrikan izango da, bisitan.

Korrikako gidari izatea «bizi egin» behar dela adierazi du Tameronek. Batzuetan asteburuetan izan da soilik, baina Korrika osoa ere egin izan du errenteriarrak. Jendeak Korrikari egiten dion harrera «hunkigarria» dela onartu du Tameronek: «Jendeak gauetan eta edozein ordutan jasotzen gaitu. Gehien gauak gustatzen zaizkit, bereziki Pirinioen ingurukoak. Hor korrikalari gutxi izaten dira eta kilometro pila egiten dituzte. Oso polita da hori».

Bestalde, puntu kritikoak edo zailtasunezkoak ere izaten dituzte furgoneta gidariek. Horietako bat Oarsoaldean izaten da, lekukoak Pasaiako badia gurutzatzen duenean. Aurten Donibanetik San Pedrora pasako da lasterketa hilaren 25eko goizean. Pasaiakoa bezalako kasuetan, furgoneta bat badiaren alde batean geratzen da, eta besteak beste aldean itxoiten du Korrikaren iritsiera. Horrez gain, herri handietan eta hiriburuetan adi egon behar direla baietsi du Tameronek, jende askok parte hartzen duelako. Horrelako uneetan tentsioa egoten dela aitortu du gidari oreretarrak. Jendea furgonetara igotzen denean ere kontuz ibili behar direla esan du.

Puntu zail bat izan badaiteke ere, Pasaiako badia gurutzatzeko unea, baina, «oso polita» dela adierazi du Tameronek. Zati hori normalean traineruan egiten dela gogorarazi du, eta bera arraunlaria izan zenez, askotan egin du zati hori.

Aurrez aipatu bezala, furgoneten arduradunak bi taldetan banatzen dituzte, eta talde bakoitzak 12-14 ordu inguruko txandak egiten ditu. Txanda bakoitza bukatzen denean, talde horrek atsedena hartzen du, eta indarrak berreskuratu ondoren, aldaketaren puntura joaten dira talde aldaketa egiteko eta lasterketan jarraitzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.