XIV. Ganbera Musika Astea, hilaren 23tik 27ra
Aurtengo zikloak bost emanaldi izango ditu, eta den-denak Trintxerpeko alkateordetzan izango dira, 19:30ean eta doan.
Pasaia Musikalek, Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak, Musikenek, Illunbe Musika Elkarteak eta Pasaiako Udalak prest dute Ganbera Musika Astearen hamalaugarren ekitaldia. Aurtengoa hilaren 23tik 27ra bitartean izango da, eta emanaldi guztiak 19:30ean izango dira, Trintxerpeko alkateordetzan.
Ganbera Musika Astea bost kontzertuko ziklo bat izango da, eta publikoak goi mailako ganbera emanaldiak entzungai izango dituela adierazi dute sustatzaileek. Programazioak hainbat formatu eta genero biltzen dituela jakinarazi dute, laukote klasikoak, jazz doinuak edota haize boskoteak entzun ahal izango baitira. Emanaldi guztiak doakoak dira, aretoko edukiera bete arte.
XIV. Ganbera Musika Astea
Hilak 23, astelehena
- Cuarteto Eki: Aitziber Esuain, Enara Lores, Ada Hernandez eta Ivan Frau.
Hilak 24, asteartea
- Trio Alouette: Irene Rosado, Clara Martinez eta David Corella.
Hilak 25, asteazkena
- Terea Quintet: Eider Diaz, Guillermo de la Riva, Alberto Martinez, Salva Ruiz eta Knut Nes Panengstuen.
Hilak 26, osteguna
- White Carters Jazz: Xabier Aguado, Izan Quintela, Oier Alberdi, Iker Toribio, Cristina Pascual, Ager Alzola eta Alejandra Bartolome.
Hilak 27, ostirala
- Kantu Eguna: Lorea Lopez-Ederra eta David Corella.
