Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Langileen eskubideen eta bizitza duinen alde indarrak batzera deitu dute

Agerraldia egin du greba batzordeak martxoaren 17aren barruan antolatutakoen berri eman eta herritarrak protestara batzera deitzeko.

Oreretako greba batzordeak agerraldia egin zuen atzo.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/03/14

1.500 euroko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata eta bertan erabakitzea. Horiek dira martxoaren 17ko grebaren zio nagusiak. Horien atzean berriz, prekarietatea, aberastasunaren banaketa justua, gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala, eta hamaika erpin gehiagori erantzun nahi diete deitzaileek.

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitu badute ere eragile ugari batu zaizkie.

Oreretako Greba Batzordeak agerraldia egin zuen atzo, herritar denak grebarekin bat egitera deitu eta datorren astearterako antolatu duten egitarauaren berri emateko. ELA eta LAB sindikatuak, Duintasuna Pentsiodunen Mugimendua, Ernai eta Jardun gazte antolakundeak, mugimendu feminista eta norbanakoak bildu ziren Herriko Plazara atzoko agerraldian parte hartzeko.

Langileek gero eta baldintza prekarioagoak jasaten ari direla esan zuten agerraldi horretan, ziurgabetasun eta krisi askoren testuinguruaren ondorioz, eta aberastasuna ere gero eta modu bidegabeagoan banatzen dela bien bitartean. Grebaren aldarrikapen nagusia azaldu zuten ondoren, “soldata propioa hemen erabaki ahal izatea, eta 1.500 eurokoa izatea”.

Greba tresna “garrantzitsutzat” jo zuten euren aldarrikapenak lortzeko, eta aldi berean, borroka molde hori, sistema patriarkal, kapitalista eta arrazistak sortzen dituen desberdintasunen aurkako borroka ere badela gaineratu zuten, “horregatik Oreretako greba batzordeak herritarrak martxoaren 17ko grebaren harira herrian antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, langileen eskubideen alde eta bizitza duinen alde indarrak batzeko”.

Grebari erantzun handia ematea aurreikusi dute greba batzordeko kideek, hala adierazi zuen atzoko agerraldi horretan LAB sindikatuko Aritz Ezeizak,  “datu ofizialen zain, enpresetan eta merkataritzan jasotako informazioaren arabera arrakastatsua izango dela aurreikusten dugu. Oarso Bidasoari begira adibidez, CAF eta Niessen enpresek bat egingo dute grebarekin”.

Beste datu bat era jaso du HITZAk; Lezo Institutuko irakasleen %94k grebarekin bat egin du.

Oarso Bidasoko langile plantilaren %100 egin  du bat greba deialdiarekin. Hori horrela, eta informazio eskubidea nagusitzen dela ulertuta, martxoaren 17ko grebaren edukiak baino ez ditu landuko HITZAren lantaldeak  egun horretan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.