San Pedroko Test estropadan 37 ontzi, arratsaldean
San Pedrok antolatuta, 16:00etan hasiko da traineru lehia Pasaiako badian, erlojupean.
San Pedroko test estropadaren artxiboko irudi bat Makurretik esnatu du egunak, eta hala jarraituko du. Goizean jokatzekoa zen Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldia bertan behera utzi dute alerta horia ezarria zegoelako gaurko. Horiek ez dira lehiatu beraz, Oiartzun ibaian jokatzekoa zen Xuxa Urkiaren omenezkoa ez dutelako egin.
Arrauna baina izango da Oiartzun ibaitik gertu. izan ere, San Pedrok antolatuta, San Pedroko test estropada jokatuko dute 37 ontzik Pasaiako badian 16:00etatik aurrera.
Trintxerpe-Illunbeko emakume beteranoen ontziak hasiko du lehia, eurak izango dira irteten lehenak 16:00ak puntuan. Honakoa traineruak nola diren neurtzeko denboraldi aurreko azken aukera izango dute. Indarrak neurtu eta aurkariak nola dabiltzan ikusteko aukera izango dute parte hartzaileek gaurko saio horretan.
Orion lehiatu ziren joan de larunbatean, eta bertako estropadan, Arraun Laguna izan zen garaile emakumeetan eta Orio gizonetan.
Irteera hurrenkera
- Lehen txanda. 16:00etan aterako da lehen trainerua, eta besteak minutuero, jarraian dagoen ordenean: Trintxerpe-Illunbeko emakume beteranoak; Horien segidan ETE Ligako traineruak: Ondarroia, Kaiku eta Zarautz, Hondarribia. Horiek eta gero EuskoTrenekoen txanda: San Juan, Donostiarra, Hibaika, Astillero, Zumaia, Tolosaldea, eta Arraun Lagunak. Gero, San Juan B, KAE2 Ligako Mutriku, Galiziako Traineru Ligako Naron, eta Orio C.
- Bigarren txanda. 16:49an hasiko da hasiko dira ateratzen traineruak, minutuero, jarraian dagoen ordenean: Castreña (KAE2), Camargo (KAE2) eta KAE1ekoak ondoren: Hibaika, Hondarribia B, Pedreña, Zumaia, Lapurdi, Zarautz, Kaiku eta San Pedro.
- Hirugarren txanda. 17:28an hasiko dira ateratzen traineruak minutuero, jarraian dagoen hurrenkeran. Orio B eta haren ondotik Eusko Label Ligakoak: Santurtzi, Ondarroa, San Juan, Isuntza, Getraia, Hondarribia, Donostiarra, Zierbena eta Orio.
