Lezoko lekukoak, sendo
Lezoko eragileek bat egin dute berriz ere Korrikarekin. Joan den ostiralean, esaterako, herrian lekukoak eramango dituztenen talde argazkia egin zuten.
Lezoko eragileek bat egin dute berriz ere Korrikarekin. Joan den ostiralean, esaterako, herrian lekukoak eramango dituztenen talde argazkia, eta banakakoak egin zituzten Oroitzene AEKn. Korrikaren aldeko brindisa ere egin zuten. Irudikoak dira herrian lekukoak eramango dituzten talde eta eragileen ordezkariak.
24 Korrika hilaren 25eko goizean iritsiko da herrira, zehazki, 06:45 inguruan Gaintxurizketara. Handik aurrera lekukoak eramango dituztenek sendo ekingo diote AEKren sostengurako eta euskararen bultzadarako, 07:30ak aldera sanjuandarrei txanda eman arte.
25aren aurretik eta ondoren, ordea, badira Korrikari lotutako jarduerak herrian. Beheko zerrendan horien berri izateko aukera.
24. Korrika. Lezoko egitaraua.
Hilak 24, asteartea
- 15:30ean, Goiko Plazan hasita, Korrika Txikia.
- 18:00etan, ludotekan, Kuxkutailerra.
Hilak 25, asteazkena
- 06:48an iritsiko da 24. Korrika Lezora, Gaintxurizketako biribilgunera zehazki. Ondoren, gosaria.
- 18:00etan, Oroitzene AEKn, Korrikaren abestiaren koreografia tailerra.
Hila, 26, osteguna
- 11:30ean, termika zenetik, Dinokorrika.
Hilak 27, ostirala
- 12:00etan, Lezo Institututik eta Pasaia-Lezo Lizeotik, Korrika Gaztea.
Hilak 28, larunbata. Lezoko Korrika Eguna.
- 10:00etan, txistulariak.
- 11:00etan, Korrikaren kantaren koreografia tailerra Karlos Saldise plazan.
- 12:00etan, haurrentzako herri kirolak Karlos Saldise plazan.
- 14:00etan, herri bazkaria Karlos Saldise plazan, eta ondoren bingo musikatua.
- 17:00etan, Kuadrillen Arteko III. Sokatira Txapelketa Karlos Saldise plazan.
- 18:00etatik aurrera, txaranga herritik.
