Emaitza txukunak San Pedroko test estropadan
San Juan hirugarren izan zen emakumeetan, eta Hondarribia A bosgarren gizonetan. Eguraldiak ez zuen lagundu.
'Libia' trainerua, larunbatean lehian.Jose A. Rodriguez / Facebook Larunbat arratsaldean jokatu zen San Pedroko XVII Test Estropada, 35 traineruren partaidetzarekin eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatua. Eguraldia ez zuten lagun izan traineruek, eta horregatik itsasoarekin eta aurkariekin borrokatu ziren ontziak erlojupeko estropadan. Emakumeetan Tolosaldea izan zen garaile, eta gizonetan Donostiarra. Oarso Bidasoko traineruek emaitza txukunak lortu zituzten neguko azken estropadan.
Emakumeetan San Juan hirugarren izan zen (11.29ko denborarekin) Tolosaldearen (11.16) eta Arraun Lagunak-en (11.22) atzetik. Laugarren izan zen Hondarribia (11.31) eta seigarren Hibaika (11.42). Trintxerpe-Illunbeko arraunlari beteranoak 11 izan ziren.
Gizonetan ez ziren hain goian izan Bidasoko eta Oarsoaldeko ontziak. Donostiarra irabazletik (20.10) 17 segundora sailkatu zen Hondarribia A bosgarren postuan; San Juan zortzigarren izan zen (20.50), Hondarribia B hamalaugarren (21.30), San Jujan B hamazazpigarren (21.43), San Pedro hemeretzigarren (21.46)eta Hibaikak 21. postua bete zuen (22.17).
Test estropadaren sailkapen osoa ikusteko baliatu esteka hau. Bertako argazkiak ikusteko, berriz, Jose A. Rodriguezek ateratakoak ikusteko aukera hemendik.
