Bi eguneko ipar martxako irteera Urdabururekin
Ekainaren 13 eta 14ko asteburuan egingo du, baina izena emateko epea, hilaren 26an bukatuko da.
Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteera baten artxibo irudi bat Urdaburu Mendizale elkarteak bi eguneko ipar martxako irteera antolatu du ekainerako. Zehazki, ekainaren 13 eta 14ko asteburuan izango da baina horretan parte hartzeko izena emateko epea, hilaren 26an bukatuko da. Bilbora eta Trapagarango mehatze haranera egingo dute irteera.
Errenteriatik goizeko 9:00etan irtengo dira kotxe partikularretan —ahalik eta kotxe gutxien eramateko antolatuko dira—. 10:00etan Bilbora heldu eta Abra ibaia, Erriberako merkatutik bokaleraino, ipar martxa eginez osatuko dute, 19 kilometroz. Arratsaldean, metroz, Ganbara hotelera itzuli, eta han hartuko dute ostatu.
Ekainaren 14a, ostatuan gosaldu ondoren, autoak hartu eta Trapagarango meatze haraneko Zugaztietaraino joateko (30 minutu gutxi gorabehera). Bertan, 11 km inguruko ibilbidea egingo dute, aintziretatik, Peñas Negraseko interpretazio zentrotik, Picwick meategitik eta Zugaztietako labirintotik igarota. Bazkaria inguruan egingo dute, eta arratsaldean, Errenteriara buelta. Prezioa parte hartzaileen kopuruaren araberakoa izan daiteke, baina ostatua, erregaia, bidesariak, gosaria eta afaria 60 euro inguru izango lirateke, eta horiei igandean Zugaztietan egingo den bazkaria gehitu beharko litzaiokeela azaldu dute.
Plaza mugatuak direla zehaztu dute, eta plaza lortzen dutenek konfirmazio mezua jasoko dute. Lehentasuna izango dute martxa nordikoko irteeretako ohiko parte hartzaileek.
Izen ematea Urdaburuko egoitzan egin beharko da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez (klik hemen).
