Bihar eta etzi, HAZ bulegoak itxita
Bihar eta etzi Antxoko, Donibaneko eta Trintxerpeko bulegoek ez dute zerbitzurik eskainiko. Astelehenean zerbitzua betiko ordutegira itzuliko da.
Pasaiako Udalak jakinarazi du bihar eta etzi (hilaren 19an eta 20an) Antxoko, Donibaneko eta Trintxerpeko Herritarren Arreta Zerbitzuetako (HAZ) bulegoak itxita egongo direla eta ez dela aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko. Hala ere, herritarrek online bidezko izapideak egiteko aukera izango dutela baietsi du udalak. Hilaren 23tik (astelehena) aurrera, zerbitzua betiko ordutegian eskainiko da.
