Igandean, Korrika eguna Donibanen
Sanjuandarrek Korrikarako motorrak berotuko dituzte igandean. Sustatzaileek egun osoko programazioa ondu dute.
Pasaitarrak Korrikarako motorrak berotzen hasi dira jada. Euskararen aldeko lasterketa hilaren 25eko goizaldean iritsiko bada ere, Korrikaren aldeko jarduerak egiten ari dira lau barrutietan. Donibanen igandean (hilaren 22an) egingo dute Korrikaren aldeko festa.
11:00etatik aurrera, 10 eta 18 urte arteko gazteei begirako ginkana bat egingo da. Euskara erabiliz sei proba egin beharko dituzte parte hartzaileek. Probak 11:00etan hasiko dira, Juanba Berasategi aretoan, eta 12:30ean bukatu, Santiago plazan. Ginkana bukatu ondoren, hamaiketako bat egingo dute denek Kultur Aterpean. Izen emateak igandeko 10:30ak arte egin behar dira, Juanba Berasategin. Parte hartzea hirukoteka izango da, eta talde bakoitzak neska bat izan beharko du gutxienez.
12:30ean Kitaldelpare txarangarekin poteoa egingo da barrutiko kaleetan zehar. Eguna bukatzeko, 19:00etan Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala proiektatuko da Juanba Berasategin.
Donibaneko Korrika eguna
Hilak 22, igandea
- 11:00: Ginkana, 10-18 urte arteko gazteentzat. Juanba Berasategitik hasita.
- 12:30: Poteoa Kitaldepare txarangarekin.
- 19:00: Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentalaren proiekzioa, Juanba Baerasategin.
