Korrikara sasoi onean iritsiko dira pasaitarrak
Korrikaren etorrera prestatzeko, oinarrizko mugikortasun eta aktibazio ikastaroa emango du Adur Oiartzabal prestatzaile fisikoak hilaren 24an, San Pedroko frontoian.
Korrika hilaren 25eko goizaldean iritsiko da Pasaiara, eta Mintzalagun egitasmoak antolatuta, Korrika prestatzeko saio bat egingo da hilaren 24an (asteartea) San Pedroko frontoian, 17:00etatik 18:00etara bitartean. Astearteko saioan gorputza behar bezala prestatzeko oinarrizko mugikortasun eta aktibazio ikastaroa emango du Adur Oiartzabal prestatzaile fisikoak. Izen emateak 688 64 71 59 telefonoan egin behar dira.
