Lesoinun, kantu jira
40. Lesoinuren barruko kantu jira egingo dute larunbatean. Datorren astean ekitaldi gehiago izango dira.
Jada ekuatorea zeharkatu du 40. Lesoinuk, Lezoko Aste Pedagogiko Musikalak. Egindakoak oroitu, eta iritsiko direnei begira jarri dira herriko musikazaleak. Hala, musika zikloaren hurrengo saioa larunbatean izango da, kantu jira berezia egingo dute. 12:30ean abiatuko da euskal kantarien segizioa Amonen eta Aitonen Bordatik.
Handik Kaialdera egingo dute bidea, ondoren Kale Nagusian geldialdia egin, eta Gurutze Santuaren plazan bukatzeko. Egotasmo irekia denez, edonork parte har dezake; abestien kopiak hasi aurretik banatuko dira.
Larunbatetik aurrera badira Lesoinuren barruko jarduera gehiago. Horiek azpiko zerrendan ikus daitezke.
2026ko Lesoinu. Egitaraua.
Martxoak 21, larunbata
- 12:30etik, herritik, kantu jira.
Martxoak 24, asteartea
- 10:30ean, Gezala Auditoriumean, herriko ikastetxeetako ikasleentzat kontzertu didaktikoa Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen eskutik.
Martxoak 25, asteazkena
- 18:00etan, Tomas Garbizu Musika Eskolan, musika eta zinema tailerra Aitor Amezagarekin (musika informatikako ikasleei zuzendua)
Martxoak 26, osteguna
- 10:30ean, Gezala Auditoriumean, herriko ikastetxeetako ikasleentzat kontzertu didaktikoa Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen eskutik.
Martxoak 27, ostirala
- 10:30ean, Gezala Auditoriumean, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen ipuin musikala ikastetxeetako ikasleentzat: Lezoko musikariak.
Martxoak 28, larunbata
- 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Laudioko Arteon abesbatzaren One musikala.
Maiatzak 9, larunbata
- 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Irurtzun (Nafarroa) eta Sutargi (Lezo) abesbatzen kontzertua.
