San Pedroko Korrika eguna, hilaren 20an eta 21ean
Sanpedrotarrek bi egunez berotuko dute 24. Korrikaren etorrera. Sustatzaileek ekintza mordoa antolatu dituzte.
Pasaitarrak Korrikarako motorrak berotzen hasi dira jada. Euskararen aldeko lasterketa hilaren 25eko goizaldean iritsiko bada ere, Korrikaren aldeko jarduerak egiten ari dira lau barrutietan. San Pedron ostiralean eta larunbatean (hilaren 20an eta 21ean) egingo dute Korrikaren aldeko festa. Jarraian, San Pedroko programazio oso-osoa:
San Pedroko Korrika eguna
Hilak 20, ostirala
- 19:00: Entsalada lehiaketa Antxetan.
- 19:00: Bote txapelketa Begihaundin.
- Gauean: Korrika kantuz, tabernetan.
Hilak 21, larunbata
- 10:00: Txistularien diana.
- 10:00: Mendi buelta frontoitik. Ondoren, txorizo jana Falkonen.
- 12:00: Kitaldelpare txaranga, Falkonetik.
- 15:30: Mus txapelketa Antxetan eta Begihaundin.
- 17:30: Pankarta eta bandera margoketa frontoian. Ondoren, txokolate jana Hiru t’erdik eskainia.
- 20:00: Radio Rebelde Piña Kurdin parean.
- 22:00: Sinawaba DJa Antxetan.
- Gauean: Korrika Kantuz tabernetan.
