Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zaintza erdigunean jartzeko "benetako apustua" egiteko eskatu diote aldundiari

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek manifestazioa egin dute gaur Errenteria-Oreretan. Langileen baldintzak eta zaintza duintzeko borrokan ari dira.

Egoitzetako langileek manifestazioa egin dute gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/03/18

Atzoko greba orokorraren ondoren, 19. greba eguna bete dute zaintzaren sektorean erresidentzietako langileek, eta greba mugagabean ari diren zahar egoitzak, 129. eguna dute, tartean da Jesusen Bihotza egoitza —zortzi dira greba mugagabean daudenak Gipuzkoan—. Erraz esaten da. Baina protestak eragina izaten ari dira langileengan, baita erabiltzaileengan ere. Bien bitartean, Gipuzkoako Foru aldundiak ez duela urratsik egin negoziazio mahaia desblokeatzeko esan du Eva Arrieta ELA sindikatuko arduradunak, “erabat blokeatuta dago negoziazioa. Urtarrilaren 28an genuen negoziazio mahai bat, bezperan patronalak bertan behera utzi zuen eta gaur gaurkoz ez dugu beste deirik izan bilera hori egiteko”.

Gaur Errenteria-Orereta zaintza langileen lan baldintza duinak aldarrikatzeko agertoki bihurtu da. Gipuzkoako erresidentzietako langileek manifestazioa egin dute Herriko Plazatik abiatuta.Herriko kaleak zeharkatu dituzte, eta zaintza eta lan baldintza duinen aldeko oihuak izan dira nagusi ibilbide osoan zehar.

Urte bukaeran aldundiak dirua jarri behar zuela egoeraren konponbidea ahalbidetzeko adierazi du Arrietak, eta konpromiso horren barruan adostu zela gainera, bultzatuko zuela negoziazioa, “guri inork ez gaitu deitu. Guk aurreko hilabetean Precora deitu genituen alderdi guztiak —Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzu publiko, doako eta borondatezko bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lan gatazka kolektiboak gizarte eragileen arteko adostasunaren bidez konpontzea du helburu—EAJ ez zen azaldu eta negoziazioak blokeatuta jarraitzen dute”.

Aldundiari eskaera zehatzak egiten ari dira borrokan ari diren langileak, “aldundia baita zerbitzu honen arduradun, ez du balio dirua jartzea eta ahaztea. Jarri duten dirua ez da nahikoa gainera, baina hortik harago, aldundiak erabaki du zerbitzu horren zati bat azpikontratatzea”. Horrek suposatzen duena azaldu du ELA sindikatuko ordezkariak, “Jesusen Bihotza erresidentzian Kabiako langileekin alderatuta, lan bera egiteagatik azpikontratatutako langileek 10.000 euro gutxiago jasotzen dute”. Lanaldiak ere izan ditu hizketa gai Arrietak, “5.000 bat langile ditu sektore honek Gipuzkoa osoan, eta ia erdiak, ez borondatezko jardunaldi partzialak ditu”.

Horren eragina ere azaldu du ELAko ordezkariak, “hilabete bukaeran jasotzen duten soldata oso baxua izatea, gehien gehienak ez dira heltzen atzo aldarri izan genituen 1.500 eurora. Horrez gain egunero telefonoaren menpe bizi dira, osatu beharra dutelako lanaldi hori. Prekarietatean bizi dira”.

Behar diren baliabideak jartzeko eskaera aldundiari, berriro, Arrietak, “langile hauek prekarietatetik ateratzeko hitzarmena lortzeko”. Horrez gain zuzenean esku har dezan auzian eskatu dio ELAkoak, “ardura duelako zerbitzu honekin eta berak erabaki duelako zati bat azpikontratatzea, eta egoera horrek, erabaki horrek, eragiten du langileak baldintza prekario horietan izatea. Beraien erabakia den heinean, beraien ardura ere bada neurriak hartzea, eta patronala bultzatzea negoziatzera”.

Harago jo du Arrietak, eta Aldundiari egotzi dio hartutako erabakiekin prekarietatea sortzea.

Martxoaren 8ari erreferentzia ere egin dio Arrietak, baita egunaren harira alderdi politikoek zabaldutako mezu “politei”. Izan ere, uste baitu, erabakiak hartzea dagokiela euren menpe direnak egoera horretatik ateratzeko, “prekarietatea berresten duten behin eta berriz”.

Herritarren eta egoiliarren senideen babesa jasotzen ari dira borrokan ari diren langileak. Horrek zer suposatzen duen galdetuta, zalantzarik ez du: “Asko eskertzen dute langileek, greba mugagabean izatea oso gogorra delako. Denek jokatzen dute greba zapuzten saiatzeko, eta herritarrak, eta erabiltzaileen senideak ohartzea langileak aldarrikatzen ari direna zilegi dela, salatzen ari direna gertatzen ari dela eta babesa erakustea, indarra da langileentzat borrokan jarraitzeko. Finean lan baldintzak hobetzea eskatzen dute, baina baita zerbitzuaren kalitatea hobetzea ere. Herria ondoan sentitzeak, zure borroka babesten, indar handia ematen die langileei eta euren aldarrikapenak legitimatzen ditu”.

Egoerari irtenbidea emateko ezinbestekoa jo du Gipuzkoako Foru Aldundiak benetako apustua egitea “titularrez harago” zaintza erdigunean jartzeko: “horretarako baliabideak jarri behar ditu, eta patronala negoziatzera esertzera behartu. Negoziazio horretako edukia langileak prekarietatetik aterako dituen neurrien eztabaida behar luke”.

Ximun Leturia Letek egin ditu ondoko bideoa eta argazkiak.

Errenteria-Orereta. Gipuzkoako erresidentzietako langileen manifestazioa (2026-03-18)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.