EPLEko Etxezarreta eta Anetz Udaberri txapelketaren finaleko irabazle
EPLEko Ruben Pichel Munduko Txapelketako absolutu kategorian larruzko paletan aritzeko aurre hautatu du Euskal Selekzioak, beste zortzi pilotarirekin batera.
Etxezarreta, Ruben eta Anatz Zutik, sari banaketan.EPLE Udaberri txapelketako finala irabazi dute EPLEko pilotari Etxezarreta eta Anatzek larruzko paletan. Joan den ostegunean jokatu zuten final hori Agustina Otaola udal pilotalekuan, eta aurrez aurre izan zituzten Oiangu klubeko palistak. 15-9 eta 15-7, horiek azken emaitzak; argi adierazten dute horiek EPLEkoak hobeto aritu zirela kantxan. Pilotakada askoko partida, baita lehiatua ere, eta saria etxean.
Saria jaso duena EPLEko Ruben Pichel. Euskal selekzioak Munduko Txapelketako larruzko paletako kategoria absolutuan aritzeko aurre hautatu du Euskal Selekzioak. Harekin batera, beste zortzi pilotari ere aurre hautatu ditu. Urrian jokatuko dute txapelketa hori Venado de Tuerton, Argentinan.
Federazioen arteko Grabni txapelketa martxan, berriro, bestalde, Joan den astean jokatu da lehiaketa horren barruko bigarren jardunaldia. Aurrez aurre, Nafarroa eta Gipuzkoa, eta EPLEk badu bere ordezkaritza Gipuzkoako taldearen barruan aritzeko txapelketa entzutetsu horretan, eskuz, trinketean banaka zien bikoteka ariko direnak: Taberna, Chiapuso, Antton Aranburu, Eneko Aranburu, Sorondo. Erremintan, Estefano eta Ruben Pichel ariko dira.
Dena ez da baina aldeko izan EPLErentzat joan den asteburuan, izan ere bi finalaurreko galdu dituzte klubeko pilotariek.Udaberri Txapelketaren barruko seniorren lehen mailako eskuz binakakoan ez zuten garaitzerik lortu Olaizola eta Odriozolak; 10-3, 10-3 galdu zuten Eibarren kontra. Haur Mailako Paletan, Ayala eta Platak 30-20 bukatu zuten partida Behar Zana Bidania taldearen kontra.
