Gazteak izango dira lehenak
Asteazken goizaldean iritsiko da Korrika Pasaiara. Gazteenek, baina, aurrea hartuko diote data horri, bihar Korrika Txikiak egingo baitira lau barrutietan.
Pasai Antxoko Korrika Txikiaren irudi bat. Ordu gutxi geratzen dira 24. Korrika Pasaiara iristeko, asteazken goizaldean iritsiko baita herrira euskararen aldeko lasterketa masiboa. Gazteenek, baina, aurrea hartuko diote data horri, bihar (asteartea, hilak 24) Korrika Txikiak egingo baitira lau barrutietan. 15:00etan trintxerpetarrak hasiko dira lasterka. 15:30ean, Antxon eta Donibanen luzatuko dituzte zangoak. Azkenik, 16:00etan, San Pedroko Korrika Txikia egingo da.
