Gazte abesbatzen habi izango da Lekuona Fabrika
Landarbaso Abesbatzak, laugarrenez antolatu du Gazte Koruen Topaketa. Gaur aurkeztu dute eta asteburuan egingo du Landarbasok, larunbata eta igandean.
Gaur aurkeztu dute Gazte abesbatzen topaketa.Herri Bizia Landarbaso Abesbatzak, laugarrenez antolatu du Gazte Koruen Topaketa. Gaur aurkeztu dute eta asteburuan egingo du Landarbasok, larunbata eta igandean. Laugarren ekitaldian, Landarbaso Dizdizka, Sant Cugateko kontserbatorioko abesbatza (Bartzelona, Katalunia) eta Laredoko (Kantabria, Espainia) Aila gazte abesbatzak hartuko dute parte. Antolaketan laguntzaile izan ditu Landarbaso abesbatzak Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa.
Jardunaldian zehar esperientziak partekatuko dituzte gazteek, tailerrak izango dituzte, eta entseguak ere egingo dituzte elkarrekin. Helburua lan ikuspegi ezberdinak ezagutzea eta musika prestakuntza aberastea da antolatzaileek zehaztu dutenez.
Bestalde, igandean publikoari irekitako kontzertu bateratua eskainiko dute, eta horrek aukera emango die parte hartzen duten abesbatzei beren errepertorioa publikoarekin eta gainerako abesbatzekin partekatzeko. Emanaldi hori martxoaren 29an izango da, i18:00etan, Lekuona Fabrikan, eta sarrerak webgunean daude salgai, bi euroan (Klik egin hemen).
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren gazteen topaketarekin lankidetza
Aurten ere, Errenteriako topaketa Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak gazte kantariekin urtero antolatzen duen topaketarekin koordinatuko da. Larunbat eta igandean Hondarribian egingo den Kantuan Dantzan 3 gazte topaketan parte hartzen duten 80 bat lagunek errepertorio komun bat landuko dute asteburuan zehar, Alaitz Urkia eta Aitor Biainen gidaritzapean.
Tailerrari amaiera emango dion emanaldia igandean eskainiko dute Lekuona Fabrikan. Kontzertu itxia izango da hori, eta Errenteriako abesbatzen topaketan parte hartuko duten abesbatzek ikusi ahal izango dute.
