Iparraldeko Orkestraren kontzertua Lekuona Fabrikan
Iparraldeko Orkestrak emanaldia eskainiko du bihar, osteguna, arratsaldean Lekuona Fabrikan. Hirugarren urtez jarraian izango da musika emanaldia eskaintzen orkestra udalerrian.
Lekuona Fabrikan izango da emnaldia. Iparraldeko Orkestrak emanaldia eskainiko du bihar, osteguna, arratsaldean Lekuona Fabrikan. Hirugarren urtez jarraian izango da musika emanaldia eskaintzen orkestra udalerrian. Emanaldia 19:00etan izango da. aurtengoa hitzordu berezia izango dela zehaztu dute, piano emanaldi eta orkestrarako emanaldi bat izango direlako osagai nagusiak. Zehazki, Judith Jauregi piano bakarlari donostiarrak EGriegen obra eskainiko du orkestrarekin batera.
Ez da horretara mugatuko emanaldia. Iparraldeko Orkestrak Pasio Nordikoak izeneko emanaldian beste hiru lan eskainiko ditu: Johan Svendsen-en Norvegiar Rhapsodia, Richard Wagneren Siegfried Idyll eta, bestetik, Benjamin Attahiren Stream insertion estreinaldi garaikidea.
Emanaldirako sarrerak kulturako agendaren ataritik eskura daitezke eta hala 22 urtetik beherako pertsonek doan izango dute, baita Herri Arte Eskolako ikasle orok (adina dena delarik ere). Azken hauek Eskolarekin harremanetan jarri beharko dute. Prezio orokorra 28 eurokoa da, eta aurre salmentan 24,99koa.
Martxoko hitzordu gutxi balitz, eta lankidetza beraren baitan, apirilean Niessen Kulturguneko auditorioan orkestraren haize ganbera taldeak Prokofiev-en Peio eta otsoa obra eskainiko du Mixel Etxekoparen kontakizuna lagun, eta emanaldiaren aurretik Herri Arte Eskolako ikasleek instrumentu bakoitzaren masterclassa jasotzeko aukera izango dute jotzaileen eskutik.
