[Lekukoaren eramaileen argazkiekin] Lezo eta Korrika bat izan dira
Oarsoaldera Lezotik sartu da gaur goizean goiz 24. Korrika. Lezoarrek izaera are bereziagoa eman diote AEKren martxari.
Goizean goiz pasa da Lezotik 24. Korrika. Gaintxurizketatik herrigunera egin, handik hira eman, eta Donibane alderako bidea hartu du AEKren sostengurako eta euskararen bultzadarako martxak. Jendetsua, oso jendetsua izan da Lezon egin duen bidea. Irribarrea, poza, emozioa eta euskara. Horiek osagai nagusiak, haur, gazte heldu eta adinekoek errepidean eta ertzean kozinatutakoak.
Jarraian, AEKri eta 24. Korrikari esker, Lezon 24. Korrikak egin duen bidearen argazki bilduma. Gainera, HITZAko hainbat kazetarik ateratako bideoa ere ikus daiteke.

24. Korrika. Lezoko egitaraua.
24. Korrika Lezotik gaur pasa da. Lezoko Korrika Batzordeak antolatutako egitaraua ez da hor bukatuko, ordea. Jarduera dezente daude datozen egunetarako. Honakoak dira:
Hilak 26, osteguna
- 11:30ean, termika zenetik hasita, adinekoen Korrika edo Dinokorrika.
Hilak 27, ostirala
- 12:00etan, Lezo Institututik eta Pasaia-Lezo Lizeotik, Korrika Gaztea
- 19:00etan, Faktoriak eta Kuadrillategik antolatua, Mihiluze jolasa
Hilak 28, larunbata. Lezoko Korrika Eguna.
- 10:00etan, txistularien diana.
- 11:00etan, Korrikaren kantaren koreografia tailerra Karlos Saldisen.
- 12:00etan, haurrentzako herri kirolak Karlos Saldisen.
- 14:00etan, herri bazkaria Karlos Saldisen. Txartelak Oroitzene AEKn eta Tiñelun salgai.
- 16:00etan, bingo musikatua Karlos Saldisen.
- 17:00etan, Kuadrillen Arteko III. Sokatira Txapelketa Karlos Saldisen.
- 18:00etan, txarangarekin kalejira.
