San Marko Egunean artisau postuak jartzeko eskaerak egiteko epea, zabalik
Apirilaren 26an ospatuko dute San Marko eguna, Bizarain mendian.
San Marko azokaren bueltan aurreko ekitaldi batean jarritako postuak.Herri Bizia Apirilaren 26an ospatuko dute San Marko eguna Bizarain mendian. Aurten ere artisauek postuak jartzeko aukera izango dute erromeriaren harira. Horretarako eskaerak egiteko epea zabalik dela jakinarazi du udalak, eta apirilaren 8a izango dela azken eguna.
Interesdunek eskaera eredua bete eta Zu! zerbitzura jo beharko dute presentzialki egiteko, edota udal webgunera telematikoki egiteko (klik egin hemen). argibide gehiago behar dutenek Kultura sailarekin harremanetan jar daitezke 943 44 96 35 telefono zenbakira deituz.
