'Aurora' filma proiektatuko du bihar Pasaiako Kuadrillategik
Kuadrillategik Gazte Zinema saioa antolatu du biharko Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:15ean. Sarrera doakoa da, baina aurrez erreserbatu behar da Bibe atarian.
Pasaiako Kuadrillategik Gazte Zinema saioa antolatu du biharko (hilak 27, ostirala) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:15ean. Aurora da gazte pasaitarrek proiektatuko duten filma. Sarrera doakoa da, baina aurrez erreserbatu behar da Bibe atarian, edukiera mugatua baita.
Sinopsia: Aurorak agian ez ditu notarik onenak aterako, baina zalantzarik gabe ez da ergela. Ingurua behatzeko eta aipatzeko modu berezia du: bere familia, mutilak, frantseseko irakaslea eta bere burua ere bai. Aurorak, hazi ahala, mugak aurkituko ditu ditu, eta musika deskubrituko du ihesbide gisa. Le journal d’Aurore nerabe eleberrien trilogian oinarritutako filma.
