Biteriko oinezkoen gunera sartzeko seinaleak, berrituta
Biteri kalean seinaleztapena berritu du udalakHerri bizia Biteri kalean oinezkoen gunera sartzeko seinaleak berritu ditu udalak. Lan horiekin, eremu horretako segurtasuna, irisgarritasuna eta ibilgailuen joan etorriaren erregulazioa hobetzea izan du helburu. Berritutako seinaleak nabarmenagoak direla azaldu du udalak, baita indarrean den araudira egokituak direla, “argi adierazten dituzte sarrera murrizketak zein zirkulazio baldintzak, eta ulergarriagoak dira bizilagun eta bisitarientzat”.
Matrikulak irakurtzeko kameren bidez sarbideak kontrolatzeko sistema ere jarri du martxan udalak aipatu eremu horretan. Azken horren bidez ibilgailuen sarrera automatikoki gainbegiratuko da, araudia betetzen dela bermatuz eta Biteri kalearen oinezkoentzako izaera zaintzen lagunduz”.
Sarrera mugatua dagoela gogorarazi du, bidenabar, udalak, eta murrizketak ez errespetatzeak zigorrak ekar ditzakeela. Biteri kaleko esku hartzearekin, espazio publikoa, bide segurtasuna eta herritarren bizi kalitatea “hobetzeko konpromisoa” berretsi dituela gaineratu du udalak.
