More kolorez dator Azken Ostirala
Ostiralean izango da 19:30ean, Herriko Plazatik abiatuta.
Hilaren 28an egingo dute Azken Ostirala. Azken Ostirala egingo dute etzi, hilak 27. Oraingoan Sare Herritarra eta Etxerat Elkartearekin batera Oreretako Asanblada Feministak deitu du euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko mobilizazioa. Euskal preso emakumeak, emakume izate hutsagatik, are urrunduago eta bakartuago izan dituztela urte luzeetan salatu du mugimendu feministak, “sistema patriarkalaren ondorioz”.
Preso egoteagatik zigor hirukoitza pairatzen dutela ere salatu dute, zigor soziala, pertsonala eta penala, “euskal emakume presoen kasuan, zigor gehigarria dute, salbuespeneko espetxe politika”. Hori horrela, herritar guztiak deitu dituzte protestarekin bat egitera, “aski da esatera, ezin delako gehiago luzatu”. Azken Ostirala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.
