Txikitik gutxi izan du
Bizarain Ikastola eta Cristobal Gamongo Herri Ikastetxeko HHeta LHko ikasleek Korrika Txikia egin dute gaur Beraunen.
Korrika Txikia Beraunen. 24. Korrika pasa eta 24 ordura Euskara Gara leloa ozen entzun da gaur goizean Beraun auzoan barrena. Bertan, Korrika Txikia egin dute dozenaka eta dozenaka haur eta gaztetxoek, Cristobal Gamon ikastetxea eta Bizarain Ikastolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, hain zuzen ere.
Harro eraman dute lekukoa, eta euskara Beraungo kaleetan barrena. Eta lasterketan aritu ondoren, jaia izan dute musikaz girotua Pablo Sorozabal plazan.
Ondokoak HITZA-k gaur goizean jasotako irudiak eta bideoa.
