Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

Prebentzioa, arreta eta politika feministak eskatu dituzte indarkeria matxista ezabatzeko

Autodefentsarako deia egin du mugimendu feministak, "gure artean aliantzak sortu, gune seguruak eraiki, eta kolektibotasunetik politika egitera".

Basauriko hilketa matxista salatzeko larunbatean egindako elkarretaratzea.Oreretako Mugimendu Feminista
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/04/07

Kalera atera dira berriro. Haserrea, nekea eta amorrua lehen lerroan jarri dituzte. Gizon batek emakumea hil zuen Basaurin (Bizkaia) joan den asteazkenean; indarkeria matxistak Euskal Herrian aurten hil duen bigarren emakumea da, kontaketa ofiziala egiten hasi zirenetik, 2003tik hain zuzen ere, 135 emakume hil dituzte gizonek. Biolentzia bikarioa da indarkeria matxistaren beste aurpegietako bat, eta 2003az geroztik, hamahiru haur hil dituzte gizonek.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egin zuten Euskal Herrian izandako azken hilketa matxista salatzeko. Amorrua eta mina, bi hitz horiek erabili zituen mugimendu feministak, eta eraildako emakumearen, Amaiaren, familiari, lagunei eta gertukoei babesa adierazita, autodefentsarako deia egin zuen, “gure artean aliantzak sortu, gune seguruak eraiki, eta kolektibotasunetik politika egitera”.

Hori horrela interpelazio zuzena mugimendu feministak, erakundeei; argi esan zieten badutela haiek zeregina auzi estruktural honi aurre egin eta ezabatzeko: “Baliabideak beharrezkoak dira horrelako egoerak saihesteko, gertatu aurretik neurriak hartzeko. Erabaki arduratsuak hartu behar dituzue benetako justizia feminista bat izan dezagun. Prebentzioa eta arreta dira emakumeok behar duguna, eta indarkeria matxistarekin bukatzeko politika feministak”. Ahoan bilorik gabe esan zuen, “erailketa baten ondoren esaten diren hitzak ez digute bizitza salbatuko”.

Interpelazio zuzena ere gizonei, “erantzukizuna duzue honetan guztian; egiturazko arazo honen sostengatzaile zarete. Noiz bukatu behar duzue zuen arteko konplizitate eta isiltasunarekin?”.

Egungo sistema “jasanezintzat” jo zuen mugimendu feministak “emakumeontzat”:Sistema zisheteropatriarkal, kapitalista, arrazista kolonial honetan emakumeok emakume izate hutsagatik erailtzen gaituzte, eta indarkeria matxista egunero jasan behar izaten dugu, lantokian, kalean, eta etxean”. Aitortu zuen, erailketak, indarkeria matxistaren aurpegirik lazgarrienak direla; mutur lazgarri horren azpitik, ehunka eta ehunka gehiago, handiago edo txikiago, indarkeri matxistak finean, “egiturazkoa den indarkeria honekin bukatzea urgentea da. Egunero zapaltzen gaituen sistema zisheteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kolonialarekin bukatu behar da”.

Azken mezua, egoera iraultzera deitzeko, “denok aske bizi ahal izateko”.

Hilketa matxista saiakera Berrizen

Azken hilketa matxistatik astebete ere pasa ez denean, bikotekidea labana batekin hiltzen saiatzeagatik 48 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, astelehena, goizean Berrizen (Bizkaia). Emakumea larri eraman zuten Gurutzetako ospitalera.

Erasotzailea, kalean atxilotu zuen Ertzaintzak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.