Oarsoaldeko itzuliaren laugarrena, hilaren 18an
Ibilbidea Pikoketan hasi eta Exkaxen bukatuko da; bost orduko ibilaldia izango da denera.
Pikoketa ingurua. Oarsoaldeko itzuliaren hirugarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 18rako. Pikoketan hasiko dute ibilaldia, eta Elurretxe, Aritxulegi, Errenga, Bianditz eta Galtzarrietako gailurretatik pasata, Exkaxen bukatuko dute. Ibilaldia denera, bost ordukoa izango da.
Zeharbidearen xehetasun guztiak kontsultatzeko klikatu hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:35ean Lintzirinen hotela atzetik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo egun eta ordu horietan 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu. Online ere egin daiteke izena ematea galdetegia beteta (klikatu hemen). Nahiz eta jai eguna izan eta bulegoa itxita egon, izena emateko azken eguna osteguna izango dela jakinarazi dute, hilaren 19an, 21:00etan.
Nahi dutenek elkartea erabili ahalko dute bazkaltzeko, txangoa bukatuta.
