Bigarren olatua izango du Euskal Eskultura Bizirik egitasmoak
Azaroko Euskal Eskultura Bizirik egitasmoko erakusketa baten irudia. Euskal Eskultura Bizirik egitasmoa egin zuen Pagoartek iazko azaroan. Orduan egindakoak oinarrian, Oiartzunek euskal eskulturaren mugimenduari emandako tartea handituko dute hilaren 19an (igandea), bigarren olatua iritsiko da. Hala, 19:00etan hasita eta Landetxen, hainbat oiartzuarrek elkarlanean sortutako eskultura irakurketaren performancea egingo dute, eta ondoren, iazko azaroan herrian izan ziren eskultura erakusketekin osatutako Euskal eskultura bizirik dokumentala proiektatuko dute.
Pagoarteko kideek zehaztu dute hilaren 19koak zuzenean jarraitu ahal izango direla streaming bidez, elkartearen Youtube kanalaren bitartez. Landetxera joateko hautua egiten dutenek 6 euroan eros ditzakete sarrerak.
