'Reboiras accion e corazon' dokumentala Gaztañon
Xose Ramon Reboiras Noia, Moncho Reboirasen gainekoa da dokumentala. 1975eko abuztuaren 12an hil zuen poliziak Reboiras, bizkarretik hiru tiro eginda Ferrolen (Coruña, Galizia) UPG Union do Pobo Galegoko kidea.
Moncho Reboiras Noiaren omenezko plaka poliziak hil zuen Ferroleko Terra kaleko 27. zenbakian. Reboiras accion e corazon dokumentala emango dute ostiralean—hilak 10— Gaztañoko auzo lokalean. Alberte Mera da zuzendaria, eta 2020koa da filma. Protagonista, Xose Ramon Reboiras Noia, Moncho Reboiras gisa ezaguna. 1975eko abuztuaren 12an hil zuen poliziak Reboiras, bizkarretik hiru tiro eginda Ferroleko (Coruña, Galizia) Terra kaleko 27. zenbakian. Coruñako (Galizia) Dodro herri barruko Imo herrixkan jaioa 1950ean Ferrolen hil zuten 200dik gora polizia frankista, Guardia Zibil eta tokiko poliziek beste bi kiderekin batera zen eraikina inguratu ostean
25 urte zituen Reboirasek, eta UPGko Union do Pobo Galego antolakundeko kidea zen. Haren heriotzaren atzean Mikel Lejarza El Lobo infiltratua legokeela zabaldu dute urteetara, salatariak eman ziola Reboirasen gaineko informazioa poliziari.
Galiziako nazionalismoarentzat gako zen Reboiras, gazte izanik ere zuen lidergo politikoarengatik.
Manuel Reboiras Noia, Reboirasen anaiak, kereila kriminala aurkeztu zuen 2023an Monho Reboiras anaia hil zuten 1975eko abuztuaren 11 eta 12aren arteko operazioan parte hartu zuten polizia armatu eta brigada politiko sozialeko 26 kideren kontra. Kereila hori diktadura frankistak egindako gizateriaren kontrako krimenak ikertu eta epaitu daitezen eskatzen duten beste 80 kereilekin bat egin zuen, egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.
Ferroleko (Coruña, Galizia) epaitegiak baina auzia artxibatzea agindu zuen, gertaerak preskribatu zutela argudiatuta. 2024an izan zen hori.
Dokumentalaren ostean Reboirasen lagun eta UPGko kide izan zen Inacio Hernando Nuevok solasaldia egingo du bildutakoekin. Hitzordua ostiralean, 19:00etan hasita, Gaztañoko auzo lokalean. Parte hartzera deitu dute antolatzaileek.
