Carmen Iñarrak, 100 urte
Oiartzunen jaioa, Arraguan bizi izan zen 10 urte bete arte. Adin horrekin, gerra zela eta, ahizpa txikienarekin batera Bilbora eraman zuten, eta handik Bordelera. 1939an itzuli zen Errenteria-Oreretara.
Carmen Iñarrak, 100 urte. Carmen Iñarra Olabera errenteriarrak 100 urte bete ditu gaur. Oiartzunen jaioa, Arraguan bizi izan zen 10 urte bete arte. Adin horrekin, gerra zela eta, ahizpa txikienarekin batera Bilbora eraman zuten, eta handik Bordelera. Bertan ahizpa txikia gaixotu eta banandu egin zituzten. Marsella inguruko herrixka bateko familia batekin bizi izan zen Iñarra, eta ahizpa aurkitzeko lau urte behar izan zituzten.
Marsella inguru hartan eskolatu eta bikain ikasi zuen frantsesa. 1939an Errenteria-Oreretako Eliza kalera itzuli zen bere familiarekin eta hainbat lanbidetan aritu zen hortik aurrera.
Pablo Aranbururekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituen; egun, lau iloba eta bost birbiloba ditu. Historia eta geografia zale amorratua, trebea da oso ortografian. Gainera, munduan gertatzen denaz oso ondo informatua izan da beti eta gurutzegrama makina egin ditu, telebista ez duelako oso gustuko.
Urtebetetze eguna familiartean ospatuko du.
