'Arabako bira' argazki emanaldia Urdabururekin
Emanaldi horretara mendizale elkarteak 2023ko otsailetik iazko abendura bitarte egindako proiektuaren barruko ibilaldiak bildu ditu Rodriguezek.
'Arabako Bira' argazki emanaldiko irudietako bat.Mikel Rodriguez Mikel Rodriguez argazkilariak Arabako bira argazki emanaldia egingo du Urdaburu Mendizale elkartearen egoitzan hilaren 16an, ostegunarekin. Emanaldi horretara mendizale elkarteak 2023ko otsailetik iazko abendura bitarte egindako proiektuaren barruko ibilaldiak bildu ditu Rodriguezek.
Horrekin batera, argazki erakusketa ere antolatu dute elkartean bertan. Ohiko egunetan izango da hori ikusgai, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
