Auzo batzarrak datorren astean abiatuko ditu udalak
Datozen asteetan herriko hamabost auzoetan auzo batzarrak egingo ditu udalak, eta horietan parte hartzera deitu ditu herritarrak
Gaztañon izango da lehen auzo batzarra. Auzo batzarrak hasiko ditu udalak datorren astean. Gaztañon egingo du lehena hilaren 14an, asteartean, eta Alabergan hilaren 16an, ostegunean. Bilerak bi urtean behin egiten ditu udalak eta udala eta herritarren arteko harremana gerturatzea dute helburu, auzotarren kezkak eta eskaera zein proposamenak jasotzearekin batera. Era berean, gobernu taldeak auzo bakoitzean garatu asmo dituen proiektuak azaltzeko baliatuko ditu.
Gaztañoko bilera 18:00etan izango da, auzo lokalean; Alabergakoa ere 18:00etan izango da, Arditurri auzo elkartean.
Batzar guztietan izango da Aizpea Otaegi alkatea eta harekin batera bi zinegotzi, eta herritarrek izan ditzaketen galderak erantzuten saiatuko direla azaldu du udalak.
Lehenengo bi horien atzetik, beste auzoetara joko dute batzarrak egitera Errenteria-Oreretako hamabost auzoetan batzarrak egiteko.
