Duintasunak kalera deitu du astelehenean
Ohi bezala, 11:00etan elkartuko dira Herriko Plazan batzartu ostean manifestazioa egiteko.
Duintasuna Oarsoaldeko Pentsiodunen protesta bat.Imanol Saiz Gomez de Segura Udaberriko oporraldia bukatuta, kalera deitu du Duintasunak datorren astelehenean, hilak 13. Ohi bezala, 11:00etan elkartuko dira Herriko Plazan, bertan batzartu eta manifestazioa egiteko ondoren.
Oarsoaldeko herritarrak protestarekin bat egitera deitu ditu pentsiodunen mugimenduak, pentsio soldata eta zerbitzu publiko duinen alde egiteko.
