Errepublikaren aldeko aldarria, igandean
Errepublikaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak igandean. Urteroko hitzordua du elkarte horrek eta ohi bezala Alabergako biribilgunetik kalejiran aterako dira 12:00etan.
Aurreko ekitaldi bat.Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkartea Errepublikaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak igandean. Urteroko hitzordua du elkarte horrek eta ohi bezala Alabergako biribilgunetik kalejiran aterako dira 12:00etan. Ekitaldia baina, ez dute urteroko lekuan egingo, Herriko Plaza, Gamon Zumardiagatik aldatu dute aurten, eta bertan egingo dute ekitaldi politikoa.
Antolatzaileek zehaztu dute, ekitaldi politiko horretan Errepublikaren balio “bakezaleak” jarriko dituztela erdigunean, “gaur egungo testuinguruak eskatzen baitu indarkeria ekidin eta herrien arteko elkartasuna sustatzea. Bakea funtsezko balioa da gerrek, militarismoak eta indarkeriak markatutako mundu baten aurrean”.
Errepublikaren ezarpena galdegingo dute aurten ere biltzen direnek, “eskubide eta zerbitzu publikoak indartu eta defendatzeko balioko du, edonork etxebizitza duin eta eskuragarria, osasun, hezkuntza edota pentsio publiko duinak bermatuz”.
Urtero omentzen dute norbait ekitaldi politikoaren barruan, eta aurten Boticario familia izango da aitortza jasoko duena. 1936ko Espainiako Gerraren osteko erbestea, pobrezia eta errepresioa 1931. urtean Monroy (Caceres, Extremadura, Espainia) utzi eta Errenteriara iritsi zirela azaldu dute Pikoketa elkarteko kideek, “aita hil ondoren, garaiko zailtasunak eta beraien bizitza berria egitearekin batera, frankismoaren eta nazismoaren aurkako borrokan aktiboki parte hartu zuten familiako hainbat kidek 1936ko Espainiako Gerran, zein Frantziako erresistentziarekin bat eginda”.
