Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ezagutza, erruz, Torrekuan

Bost tailer antolatu ditu TEKS elkarteak Torrekuan hilabete honetan zehar. Hartzaileak, adin ezberdinetakoak dira tailerraren arabera.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/04/10

Bost tailer antolatu ditu TEKS elkarteak Torrekuan hilabete honetan zehar. Hartzaileak, adin ezberdinetakoak dira tailerraren arabera. Hilaren  14an izango da lehena, hilabeteko bigarren astearteetan egiten den Teknologia denontzat tailerra, eta Talaios kooperatibako langileek eguneroko teknologiak modu seguruan eta pribatuan erabiltzen irakatsiko diete bertaratzen direnei 17:00etatik 19:00etara.

Hurrengo egunean, hilaren 15ean, lehen aldiz ardoarekin lotutako Wikimedia edukiak aztertu eta landuko dituzte modu komunitarioan: “Unea probestuko dugu Biba Ardoak kooperatiboko ardoen dastaketa egiteko ere”. 18:00etatik 20:00etara izango da tailerra.

Hilaren 16ean, ostatatze tailerrari jarraipena emango diote TEKSekoek 17:30etik 19:30era. Auto ostatatze tailer hori (Selfhosting) Talaios Kooperatibak antolatuko du. Parte hartzen dutenek, internet propioa sortzeko aukera izango dute, Torrekua komunitateko babesarekin. Edozein informatika maila duen pertsonentzako dago bideratua, Nextcloud, Moodle, Pasahitz kudeatzaileak, argazki artxibategi propioa… tresna ezberdinak online jarri eta mantendu nahi duen orori zuzendua.

Hilaren 28an berriz, kalera aterako dute teknologia, Hobetu zure kalea! Openstreetmap eta bestelako tresnekin tailerrarekin, “Orereta-Errenteria herriko kaleetan deskribapen zein mapeatze ohitura egokiak ikasten eta lantzen arituko gara. Ikasitakoa, beste herrietara aplikatu ahalko da, hori du helburu nagusi. Mapa tresna hegemonikoak deseraikitzea, mapa tresna burujabeetan gure herriak eraikiz”. Torrekua eraikin sarreran egin dute hitzordua 17:30ean eta bi orduko iraupena izango du.

Bukatzeko, hilaren 30ean, Bideojoko (mod) garapen tailerra antolatu dute Talaios Kooperatibaren eskutik 17:30etik 19:30era . Software librea erabilita bideojokoen garapenean murgilduko dira. Luanti joko librea oinarri hartuta euren mod-ak garatuko dituzte eta online mundu bat jarriko dute martxan; Godot-ekin ere arituko dira.

Ekitaldi guztiak doakoak izango dira eta euskararen erabilera lehenetsiko den arren, edozein pertsonak parte hartu dezakeela gaineratu dute antolatzaileek.

Informazioa jaso eta izena emateko, online egin behar da. Klik egin hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.