Gurpilartea elkartearen lana gertutik ezagutzeko aukera izango da hilero
Hileko lehen asteartero bisitak egingo dituzte gerturatu nahi duten herritarrekin euren jardunaren eta balioen berri emateko.
Gurpilartearen lokala.Gurpilartea Gurpilartea elkarteak parez pare zabalduko ditu ateak hilero, interesa duen oro gerturatu eta bere jardunaren berri jaso dezan lehen eskutik. Bizikleta eta garraiobide ez kutsakorren aldeko irabazi asmorik gabeko elkartea da, 2014an sortua.
Hilean behin, ate irekien jardunaldia egingo du, hileko lehen asteartearekin, zehazki, 18:00etatik 20:00etara bere lana eta balioak partekatzeko gertruratzen direnekin bisita baten bidez. Egiten duten lana lehen eskutik ezagutzeko aukera emango du elkarteak, baita naimatzen den orori, parte hartzeko aukera eskaini ere.
Norberto Almandoz kalean duen lokalean egingo ditu bisitak elkarteak.
Sortu zenetik, ikastaroak, kanpainak, ekitaldiak, bizikleta martxak, birziklapen eta berrerabilpen proiektuak eta lakidetzak egiten ditu elkarteak.
Haiekin harremanetan jartzeko, posta elektronikoa erabili (klik hemen).
