Jose Angel Alzuguren 'Kotto'-ren memoria, Ibai Ondon
Soriako espetxean hilik azaldu zen euskal presoaren gaineko film-dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 22an.
Loratzen. Gutun bat Kottori film dokumentala ikusteko aukera izango da Lezon hilaren 22an (asteazkena) 19:00etan eta Ibai Ondon. Lezoko Sarek eta Tiñelu elkarteak elkarlanean antolatu dute ikus-entzunezkoaren emanaldia. Bertan Ekhiñe Zapiain beratarra izango da lana zergatik eta zertarako egin zen azaltzeko.
21 urte beteko dira urrian Jose Angel Alzuguren Kotto euskal presoa Soriako (Gaztela Leon, Espainia) espetxeko bere ziegan hilik azaldu zela. Iazko urrian, hil eta 20 urtera, estreinatu zuten Garazi San Martin Solanok egindako beratarraren gaineko film-dokumentala hura oroitzeko, eta transmisio lana egiteko. Nafarroako herri horretako gazteen ekimenez egin ahal izan zen ikus-entzunezkoa.
Zapiainek, beraz, dokumentalaren nondik norakoak azaltzeaz gainera, lanaren sortze prozesuan egindakoen berri emango du.
